Xbox-ean jolastu kontsolarik gabe
Microsoft-ek Xbox TVE aplikazioa estreinatuko du ekainaren bukaeran eta Samsung 2022 telebista eta monitoreak dituztenek Xbox-eko jokoetara jolasteko aukera izango dute kontsola baten beharrik gabe.
Xbox Game Pass Ultimate-ko harpidedunek euren telebistan 100 joko baino gehiago izango dituzte eskuragarri. Fornite joko famatua, gainera, doan egongo da edonorentzat, izan harpideduna ala ez.
Xbox TV aplikazioak Netflix-ek telebistetan funtzionatzen duen modu antzekoan funtzionatuko du eta Samsung-en joko gunean eskuragarri egongo da ekainaren 30etik aurrera 27 herrialdetan.
Zoritxarrez, Microsoft erakundeak ez du bereizmena 4K-ra igo, eta beraz, jokoek 1080p-tik 60 fps-rako muga izango dute transmititzerakoan.
Microsoft Samsung-ekin batu bada ere hastapeneko promozio hau burutzeko, ez dago argi Samsung telebista modelo zaharragoetan edota beste telebista marketan ere eskuragarri egongo ote den aukera hau etorkizunean. Oraingoz, Samsung-en modelo berrietan egongo da eta aurrerago aukera gehiago aztertuko dituztela adierazi du Microsoft-ek.

