Xarim Aresté: "Borondateak aurrerantz narama"

Filosofia ikasteko aitzakiarekin iritsi zen Bartzelonara Xarim Aresté (Flix, Herrialde Katalanak, 1983). Musikaren ateak zabaldu zitzaizkion bertan, eta Maika Makovski, Very Pomelo eta beste hamaika proiektutan aritu ondotik, aro berri batean murgilduta dago orain. Etxea du lantoki, eta gitarrei atsedena eman die entsegu artean bere ibilbideaz solasteko.
Filosofia ikasketek ekarri zintuzten Bartzelonara, baina laster utzi zenituen.
Ez pentsa, hiru ikasturte iraun nituen. Filosofian lehendabizi, eta musika irakasle izateko ikasketetan gero. 18 urte nituenean etorri nintzen Flixtik Bartzelonara, ikastera, berez, baina gezurra zen. Musikagatik etorri nintzen. Irakasle izateko ikasten ari nintzenean ezagutu nituen Very Pomelokoak eta erabakigarria izan zen momentu hura musikaz bizitzen hasteko.
Rock-and-rolla odolean daramazun arren, runba jotzen hasi zinen.
Nire ibilbidea hotzean aztertzea kuriosoa da. Runba gorroto nuen, baina 18 urterekin Pantanito –Kataluniako runba eta flamenko musikari ezaguna– izan nuen pisukide Bartzelonan, eta harekin jotzen hasi nintzen. Pixkanaka jendea ezagutu nuen, nire tokia aurkitu arte.
Gitarra gaztetxoagoa zinenetik jotzen duzu, hala ere.
13 urte nituenetik. Musika eskola batean lehenik, baina laster utzi nuen hori nire kontutik jarraitzeko. Sex Pistols eta Nirvana entzun nituenean, nire inguruan esandako egiarik zintzoenak iruditu zitzaizkidan, eta atzera begiratu eta bidaiatzen hasi nintzen.
Runba katalanetik punk eta garage musikara pasa zinen gero.
Biak uztartu nituen hasieran. Pantanitoren bitartez Very Pomelo taldeko Pol bateria ezagutu nuen, eta harekin Monoxide punk taldean hasi nintzen. Geroxeago ezagutuko nuen Maika Makovski. Ondorengo urteetan runbarekin, punkarekin eta Maikarekin aritu nintzen boloak egiten.
Gerora, Paul Fuster bakarlaria laguntzen ere aritu zinen.
Maikarekin Nueva Yorken nintzenean ezagutu nuen Paul Fuster. Horrelakoa da bizitza. Lehen urratsa zalantzazkoa izaten da beti. Hasieran erokeria bat iruditzen zitzaidan guztia. Rock-and-rolla egin nahi izan dut beti, baina hona heltzeko denetik probatu dut. Borondateak, azken finean, aurrerantz narama.
Very Pomelo izan da zure ibilbidearen ardatzetako bat, baina duela hilabete ingurutik geldituta zaudete. Atsedena edo agurra?
Polita izan da geldialdia, taldeko kide guztiok etenaldia egiteko gogoa genuelako. Pertsonalki, urteak pasatu ahala konturatu naiz oso itogarria naizela. Lan erritmo zorrotzegia dut, eta argi dut beraientzat osasungarria dela nik proiektu gehiago izatea. Berez, disko bat nuen prest beraiekin grabatzeko, baina erabaki dugu egokiagoa zela gelditzea...
Taldearen funtsak indarra galdu zuen, agian...
Bakoitzak bere proiektuak ditu, eta azken boladan ez genuen, ohi bezala, entseguetan larrua jotzen, ez ginen berotzen. Horrelakoetan, bertan behera uztea da erabakirik zintzoena.
Itzuliko al zarete?
Guztiok dugu, ustez, bueltatzeko asmoa. Bidezkoa litzateke, gainera, disko berri bat egitea, orain arteko lan guztiek soinu txarra baitute. Very Pomeloren zuzeneko esentziarekin antz gehiago duen argitalpen bat edukitzea gustatuko litzaidake.
Zein izan da orain arteko diskoen arazoa?
Asko gara eta ez dugu sekula behar bezalako rock&roll diskorik egiteko aurrekonturik izan. Gatazka bat genuen zentzu horretan. Komuna gisako taldea gara, oso hippyak, eta bakoitzak nahi duena egiten du. Talde gazte mordoa ikusten ditut maiz, promozio aldetik lan sakona egiten dutenak. Guk ez dugu gisa horretako interesik eduki, inplikazio falta zegoen, inplikazio emozionala izugarria baitzen, baina, hori bakarrik.
Zuzenekoetan, hala ere, halakorik ez da nabaritzen.
Makina oso koipeztatua baitago. Hagitz ongi ezagutzen gara eta badakigu nora heldu gaitezkeen. Egun onenetan goraino iritsi gaitezke, eta hori ikaragarri gustatzen zait. Kontuak kontu, zentzu gehiago du denbora batez behintzat gelditzeak.
Tira, Sanjosex taldearekin Figueresko Music Lan estudioetan aritu zara buru-belarri.
Quimi Portet (El Último de la Fila) musikariak ekoitzitako lana grabatzen izan naiz, bai. Proiektuak itxura oso ona du, hiru entsegu soilik egin genituen eta zuzenean estudiora sartu.
Gerard Quintanarekin (Sopa de Cabra) martxan duzun proiektuaren inguruan ere jakin nahiko nuke zertxobait gehiago. Nolatan elkartu zineten?
Paul Fuster musikariaren bitartez ezagutu nuen Gerard. Beraiek oso gertukoak dira, anaiak. Paulek aspaldi zuen gu elkartzeko gogoa eta egun batean etxe honetara ekarri ninduen, Gerardena baita. Proiektu interesgarriak jaio ziren orduan. Hasieratik ilusioa genuen elkarrekin disko bat egiteko, eta konposatzen aritu gara urte luzez. Azaroan sartu ginen Music Lan estudioetan eta urtarrila bitarte ariko gara honekin.
Tartean bakarkako diskoa atera zenuen. Nola joan zen?
Oraindik ez dakit ez ote naizen damutzen. Polita izan da bakarlari gisa kontzertuak emateko ateak ireki dizkidalako, eta gogoa nuen gauzengandik tira egiteari uzteko. Zentzu horretan, Sanjosex taldearekin edo Gerard Quintanarekin ditudan rolak aurrekoen oso desberdinak dira, eta oso eroso sentitu naiz horrela.
Disko gehiagorik kaleratuko al duzu?
Orain gogoa dut erabat desberdina izango den beste bat egiteko. Aurrekoaren kontrakoa. Zorte handia dut: lagun on piloa dut eta guztiak musikari itzelak dira. Hori ez dut etxean grabatuko, jendearekin ederki pasako dudan disko bat egiteak ilusio berezia egiten baitit.
Musika ekoizteko modu berriak estudioan grabatzearen maila berean al daude?
Erronka bi moduen arteko oreka lortzea da, soinu egokia lortzeko estudioan grabatzea, zuzenekoaren erraia mantenduz. Sormen kontua da, azken finean, ez dut uste bata bestea baino hobea denik, erabileraren araberakoa da emaitza.
Bartzelona musikarien ohiko helmuga izaten da; musika zirkuitua, aldiz, nahiko murritza da. Zu maila altuago batean zabiltza, nola bizitu duzu?
Iritsi nintzeneko maila berean nago orain. 12 urte daramatzat honetan eta miserableak izan dira guztiak. Orain oso zorionekoa sentitzen naiz gutxika aurrera noalako, inoiz baino miserableago. Hala ere ez naiz adibiderik egokiena, erotuta bainago. Lehengo egunean ustekabez kobratzeko nuen dirua jaso nuen, eta gitarra bat erosi nuen egun horretan bertan. Urte guztian dirurik gabe nago, eta hala ere, zerbait irabazi ahala gastatzen dut...
Erraza izan zen Bartzelonako aretoetara heltzea?
Lehenago errazagoa zen. Nik beti jo izan dut, eta ez nuen ez ikasketarik, ez aitabitxirik ezta publikorik ere. Jo daiteke, baina dirua galtzen da.
Zure ibilbideko aro berri bat bizitzen ari zarela erranen nuke.
Zalantzarik gabe, eta izugarri gozatzen ari naiz. Very Pomelorekin ez genuen sekula konposizioa diskoaren ardatza zen lanik egin. Orain arte bakarrik konposatu izan dut, oso intimoa zen, eta Gerardi gauza bera gertatzen zitzaion. Berezia izan da esperientzia berri hau probatzea. Gerard asko maite dut, eta familiakoak bilakatu gara, bat-batean.
Sopa de Cabra mirestetik abeslariaren etxean bizitzera igaro zara. Bizi duzunaz kontziente zara?
Sopa de Cabra eta Super3 –Euskal Herriko Superbat– izan dira nire heziketaren bi ardatzak. Ongiaren eta gaizkiaren gainetik zegoen Sopa de Cabra, haratago joaki zen. Sentsazio dibertigarriak bizi ditut, baina ez naiz egoeraz kontziente. Oso ezegonkorra naiz, eta denbora anitz behar izan dut musikaren bidetik zer edo zer egiterik nuela egiaztatzeko.
Amaitzen joateko, nola bizi izan zenuen independentziaren aldeko kontzertua?
Uneotan, edozein pentsamendu politiko utopikoa da niretzat. Bereziki utopikoa naiz eta, ondorioz, ezinezkoak gidatzen ditu nire urratsak. Jaiotzez ere "kulunkaria" naiz, eta utopiaren ertzetaraino kulunka egiten dut normalean. Tira, kontzertua festa bat izan zen, gurasoak ere etorri ziren, eta lagun artean ginen. Camp Nou estadioan Pascal eta Gerardekin bakarrik jotzea sekulakoa izan zen.
Musika gizartearen aurretik doala baieztatu izan duzu maiz.
Zalantzarik gabe, arteak gizartearen aurretik joan behar du beti. Arteak erakutsi egiten du eta, ondorioz, erakusten badu derrigorrez behar du gure aurretik joan. Independentziaren aldeko kontzertuan argi gelditu zen hori, musikak aldaketa-beharra erakutsi baitzuen.