Xare Alvarez izango da 'Artea abian' programan parte hartuko duen artista

Xare Alvarez izango da 'Artea abian' programan parte hartuko duen artista Maiatzean jarriko dute bere lanekin osatutako erakusketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xare-alvarez-izango-da-artea-abian-programan-parte-hartuko-duen-artista/@@download/image/03-DSC_0338.jpg
2023/12/04
Maiatzean jarriko dute bere lanekin osatutako erakusketa.
Xare Alvarez izango da 'Artea abian' programan parte hartuko duen artista

Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak bultzatutako Artea abian proiektuak sormena sustatzeko helburua du eta beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi die. Erakusketa indibiduala egitea erraztea da asmoa eta, horrekin batera, katalogo bat argitaratuko da.

Bosgarren edizioan parte hartuko duen artista aukeratu dute: Xare Alvarez Berakoetxea (Donostia, 1990). Bere lanekin osatutako erakusketa maiatzean zabalduko dute, San Telmo museoko laborategian.

Xare Alvarezen ibilbidea eskulturaren esparruan garatu da. Gorpuzkera arineko objektuak eta materialak, forma malguak eta moldekagarriak, metatzeko eta biltzeko ariketa du abiapuntu. Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn eta Parisko École Nationale Supérieure des Beaux Arts-en. Hainbat beka eta sari jaso ditu, hala nola INJUVE gazteen sorkuntzarako laguntzak, Guggenheim Bilbao Museoaren EGINBERRI beka, TBK-CAC La Synagogue de Delme truke-erresidentzia edo Gipuzkoako Artista Berrien Programaren ohorezko aipamena.

Bere erakusketen artean, berriz, honako hauek nabarmendu daitezke: Nudo, Urdimbre, Hilván, La Taller (Bilbo, 2023); Pulso, Altxerri Galeria (Donostia, 2022); Baginen bagara, San Telmo Museoa (Donostia, 2021); Un momento atemporal, Tabacalera (Madril, 2020); Canon, Sala Amadís (Madril, 2019); BiDosTwo, Azkuna Zentroa (Bilbo, 2018); Eginberri, Guggenheim Bilbao Museoa (2017); Orsal, Bel Ordinaire (Pau, 2017); Guéoir, Atelier del CAC La Synagogue de Delme (Delme, 2016); eta 15/32, Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia, 2016).2