Xantaiagile kaskarra

Xantaiagile kaskarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xantaiagile-kaskarra/@@download/image/72p5_1.jpg
2012/12/13
berria
Xantaiagile kaskarra
Mila euro zituen diru zorroa kalean topatu ondoren, 47 urteko emakume alemaniar batek ideia bikaina izan zuen: jabeari ordainsaria eskatzea. Diru zorroak jabearen telefonoa bazuen; hari hots egin zion, beraz, eta biek ehun euroko ordainsaria hitzartu zuten telefonoz. Emakumea zur eta lur geratu zen, ordea, ehun euroen ordez, estortsioa egiteagatik salaketa jaso zuenean