Xander, Txopet, Ttiritt eta Ithaka dira Gaztearen Maketa Lehiaketako finalistak

Xander, Txopet, Ttiritt eta Ithaka artistak dira Gaztearen Maketa Lehiaketako finalistak. Lehenengo hirurak Julen Idigoras, Izaro eta Lorea Argarate epaimahaikideek aukeratu dituzte, eta laugarrena, berriz, entzuleek hautatu dute, webgunean emandako botoen bidez.
Abenduaren 1ean izango da finala Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta bertan erabakiko du epaimahaiak Gaztearen XXXI. Maketa Lehiaketaren garailea zein izango den, zuzeneko emanaldietan oinarrituta. Epaimahaiaren Sariak 5.000 euro eskainiko ditu, eta, gainera, Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du garaileak. Horretaz gain, Entzuleen Saria eta Harrobia Saria ere banatuko dituzte.
Bestalde, GazteBizhitza Saria dela medio, 2.500 euro jasoko ditu Ithaka talde gipuzkoarrak, Gazteako ikus-entzuleek webguneko bozketan hala erabakita. Azkenik, Harrobia Sariaren irabazleak Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EPa grabatzeko aukera izango du.