Xaboia egiten duten usoak

Xaboia egiten duten usoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xaboia-egiten-duten-usoak/@@download/image/2011564079usoa_kaka.jpg
2012/12/13
berria
Xaboia egiten duten usoak
Tuur Van Balen diseinatzaile flandestarrak eta James Chappell biologo ingelesak usoen metabolismoa alda dezakeen bakteria sortu dute. Emaitza: kaka ordez, xaboia egiten dute hegaztiek. Dudarik gabe, hiri askotako Udalek eskertuko luketen asmakizuna da. Bakteria usoei ematen dieten pentsuan txertatzen dute, eta sortzen duten xaboia ez zaie kaltegarria. Momentuz, ez dute asmakuntza merkaturatzeko asmorik, baina Flandesko Gobernuak diruz laguntzen ari da ikerketa eta, laster, lehen kakaz betetzen zituzten leiho, parke eta elizak garbitzen jarriko dituzte usoak.