Xabinaitorren azken hegaldia?

Xabinaitorren azken hegaldia? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabinaitorren-azken-hegaldia/@@download/image/201012149302Xabinaitor.jpeg
2012/12/13
berria
Xabinaitorren azken hegaldia?
Gorringo taldeak azken aldiz taularatuko du, oraingoz, antzezlana ostiralean, Eibarreko Coliseo antzokian. Euskal super heroiaren komerien berri ematen dituen obrari heldu ziotenetik, 40 aldiz baino gehiago antzeztu dute -martxoan taularatu zuten aurreneko aldiz, Bilboko Arriaga antzokian- arrakasta handiz. Hala ere, nahi beste emanaldi ezin izan dituzte lotu -zenbait udalen diru eskasiarekin egin dute topo-, eta esan bezala oraingoz behintzat, etetea erabaki dute.

Anjel Alkain, Mikel Laskurain, Mikel Pagadi, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa, Ixabel Agirresarobe eta Asier Sota aktoreek kontatzen dituzte poxpolinekin txora-txora eginda dabilen Xabinaitorren ibilerak.
Patxi Gallego komikilariak sorturiko pertsonaia da Xabinaitor.