Xabinaitor ikusi nahi?

Xabinaitor ikusi nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabinaitor-ikusi-nahi/@@download/image/20101184566Xabinaitor.jpeg
2012/12/13
berria
Xabinaitor ikusi nahi?
Gorringo taldeak Xabinaitor antzezlana taularatuko du Donostiako Antzoki Zaharrean, ostegunean, larunbatean eta igandean. GAZTEZULOk sarrera bikoitza zozkatuko du osteguneko emanaldirako.

Zozketan parte hartzeko, gaztezulo@gaztezulo.com eposta helbidera mezua bidali besterik ez duzu asteazkena eguerdia baino lehen.
Patxi Gallego komikilariaren lanean oinarritutako obra da. Anjel Alkainek, Ainere Tolosak, Egoitz Lasak, Mikel Pagadizabalek, Mikel Laskurainek, Asier Sotak eta Isabel Agirresarobek kontatzen dituzte Xabinaitor euskal super-heroi xelebre eta bihurriaren gorabeherak, Anartz Zuazuak zuzenduta.