Xabier Obesok 'Arrazoiaren eta emozioaren artean' erakusketa zabaldu du Donostiako Okendo Kultur Etxean

Xabier Obesok 'Arrazoiaren eta emozioaren artean' erakusketa zabaldu du Donostiako Okendo Kultur Etxean Filosofia, arrazoimena, artea eta haren sinbolismoa biltzen ditu erakusketak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabier-obesok-arrazoiaren-eta-emozioaren-artean-erakusketa-zabaldu-du-donostiako-okendo-kultur-etxean/@@download/image/IMG_0353_v1.JPG
2024/07/02
Filosofia, arrazoimena, artea eta haren sinbolismoa biltzen ditu erakusketak.
Xabier Obesok 'Arrazoiaren eta emozioaren artean' erakusketa zabaldu du Donostiako Okendo Kultur Etxean

Xabier Obeso artistaren Arrazoiaren eta emozioaren artean erakusketa ipini dute Donostiako Okendo Kultur Etxeko erakusketa aretoan. 

Erakusketa honetan "filosofia, arrazoimena eta artea eta hark dakarren sinbolismoa" uztartzen dira. "Izatez, artea baita adimena eta arimaren arteko tartekaria, eta filosofia, aldiz, hori guztia esplikatzen duena. Artistak materia eraldatzen du, eta materiak, era berean, artista eraldatzen du. Dialektika horren barruan, ezkutukoa agerian geratzen da", azaldu dute.

Obesoren obran ohikoa den moduan, erakusketa honetan ere sinbologiak berebiziko presentzia du. Obesoren hitzetan, "sinbologiaren bitartez izpirituaren dimentsio eta leku ezkutuetara iritsi naiteke, nireak izanik, oraindik ezagutzen ez ditudanak".

Xabier Obesok (Errenteria 1952) ibilbide luzea du margolaritzan. Bere lana filosofikoa, transzendentala eta sinbolikoa dela esan izan da. 

Erakusketa irailaren 4ra arte izango da zabalik, astelehenetik larunbatera, goizez zein arratsaldez. Uztaileko ostiral guztietan artistak berak gidatutako bisitak egingo dira, 18:30ean, gaztelaniaz.