Xabier Montoia: "Kalitatean irabazi duguna oihartzun sozialean galdu dugu"

Bidehutsen eskutik dakar gasteiztarrak, 10 urteko isilune musikalaren ostean, disko berria: 'Montoiaren Mundu Miresgarria'. Bidea egiten segitzen du eta motxila ez du, ez, hutsik. 1996 inguruan bakarkakoari ekin zionetik, ustekabean harrapatu gaitu aldiro-aldiro. Berak esana, ez ditu kazetariak sobera maite, baina prestutasun osoz hartu gaitu hala ere.
Zer gertatu da hamar urte hauetan?
Deus Guti izeneko disko bat. Urteak igaro nituen inoiz argitaratu ez den disko hori (Interneten omen dago) grabatzen edo, hobeto esanda, bukatu nahian. Bukatu nuenerako erabat nekatuta eta nazkatuta nengoen, eta hura ahaztu eta nire bizitzatik atera nuen, ez nuen besterik nahi. Grabaketa hura oso esperientzia gogorra izan zen, pertsonalki, niretzat, eta musika egiteko, baita entzuteko ere, batere gogorik gabe utzi ninduen. Ondoren, pare bat urte eman nuen musika entzun eta gitarra jo gabe.
Zerk animatu zintuen berriz ere?
Literaturan esaten den moduan: epifania batek, argitasun une batek. Egun batean, etxera berandu heldu, TF1 telebista kate frantsesa piztu eta 17 edo 18 urteko neska gazte bat entzun nuen Smile izeneko abesti bat kantatzen. Ez nituen abeslaria, kanta eta pantailan ageri zen inor ezagutzen, baina pop kanta tonto hark zerbait eragin zuen nigan, eta hala hasi nintzen berriz ere gitarra hartzen.
2002ko haren izenburua 'Ni ez naiz Xabier Montoia' ezezkoa zen. Orain dakarzuna, ordea, afirmatiboagoa da. Lehengoak baino Montoiatarragoa al da prestatu duzun lan berria?
Ez naiz seguru hala ote den, nahiz eta, urteen poderioz, nire kantagintza gero eta pertsonalagoa dela uste dudan. Kantak zintzotasunez egiten saiatzen naiz beti eta, horretan behintzat, aurrera egin dudalakoan nago.
Baina ez da bakar-bakarrik Montoia. Zein da Ibon Rodriguezek eta Maite Arroitajauregi 'Mursego'k diskoari egin dioten ekarpen garrantzitsuena?
Oso ongi jakin dute nire kantak janzten eta, bereziki, biluzten eta ezinbestekoa baino ez uzten, nik nahi nuen bezala.
Zeri buruz kantatuko diguzu?
Kantagintzan eta literaturan ere, arte adierazpen guztietan oro har, gai nagusiak berdintsuak eta unibertsalak izaten dira: maitasuna, adiskidetasuna, denboraren igarotzea, heriotza...
...ez zara batere originala.
Ez, noski. Ez dut uste inor originala denik. Zenbait mende atzera agian bai baina, gaur egun, gaiei dagokionez, dena asmatuta dago. Forman izan zaitezke berritzailea, baina bestela ez.
Askotariko estiloak ukitu izan dituzu. Berrasmatu eta eskemak apurtu zalea zara, "arraro samarra" zenbaitentzat, harridura eragiteko gaitasuna duzu eta hitzekin makina bat lezio emandakoa zara. Oraingo honetan, ze asmorekin zatoz?
Nolabait, arraro samarra izatera ohituta nago honezkero, horrelakoa izan omen naiz-eta beti. Nire oraingo asmoa ere betikoa da, ahalik eta kantarik hoberenak egitea alegia.
Arraro samarra zarela, etsipenetik diozu ala konbentzimendutik?
Eskarmentutik barrez. Hau da txikitatik entzuten ari naizen leloa. Ez zait gehiegi gustatzen, baina ikasi dut horrekin bizitzen. Beti eduki dut belarrian: "Arraroa zara, gauza arraroak egiten dituzu, nola bururatzen zaizkizu?" Horrela bizitza osoa..., ulertzen? Pff... ba horrekin bizi behar.

Ausartuko al zinateke zure diskografiari osotasuna edo jarraikortasuna ematen dion elementu edo ezaugarri komunik aipatzen?
Lan hori kritikoei dagokiela uste dut. Hala ere, ausartuko naiz pare bat gauza aipatzen. Lehendabizikoa, jakin-nahia, beti uko egin diodalako disko bera errepikatzeari eta urratutako bideak berriz ibiltzeari. Bigarrena, herri musikarekiko atxikimendua, hori besterik ez baita niretzat pop musika, egokitu zaigun garaiko herri musika unibertsala.
Eta, ba al dago loturarik musikaren eta literaturaren esparruetan imajinatzen eta sortzen dituzun unibertsoen artean?
Berriz ere, kritikoei dagokie galdera horri erantzutea. Hala ere, kantak eta liburuak lagun berak, neuk alegia, idazten dituenez, zer edo zer izango dute komunean, seguru asko.
Ez zaizu zure buruaz hitz egitea gustatzen? Iritziren bat izango duzu ba...
Ez zait gustatzen ez, uste dudalako nik nire buruaz esateko daukadana ez zaiola inori interesatzen, ez bada kotilleo moduan. Niri, behintzat, besteen anekdotarioak ez zaizkit erakargarriak iruditzen. Nork bere lana egiten du dagokion 'gintzan', zerbait sortzen dugu eta jendeari eskaintzen diogu, agerian uzten dugu. Hortaz, iritzia eduki badugun arren, ez dagokigu guri hori egitea, besteek dute hitza. Nik, film bat ikustera joaten naizenean, nire iritzia sortzen dut zuzendariak zer uste duen jakin gabe. Dena dela, noski, nire literatura lotuta dago nire musikarekin baina baita nire gainerako zera guztiekin, nigandik, nire errealitatetik eta nire estilotik ateratzen diren heinean. Baina ez pentsa harremana oso estua eta zuzen-zuzena denik, ez baitzait literatura gehiegi duen musika gustatzen. Kanta oso literarioak ez zaizkit batere gustatzen. Adibidez, Bob Dylan ez zait sekula gustatu, bere abestiak literaturaz kargatuegiak daudela iruditzen zait.
Bide batez, musikari baino idazle hobea zara ala alderantziz?
Besteek erantzun beharreko beste galdera bat. Nire iritzia, gainera, egunaren eta nire orduko aldartearen araberakoa izaten da. Egun batzuetan gauza bat pentsatzen dut eta, beharbada, biharamunean kontrakoa. Hala ere, ez da hori neure buruari egin ohi dizkiodan galderetako bat.
Idazle paperean sartuta, ze izenburu eta hasiera emango zenioke euskal kulturgintzaren panoramaz hitz egingo ligukeen nobelari?
Egia esan, ez dakit nola deitu, ez zait bururatzen. Tragedia bat ez dut uste denik, nahiz eta batzuetan hala iruditu. Komediatik badu dezente, hortaz, tragikomedia bat-edo litzateke maizenik, gizon-emakumeok egiten ditugun gauza gehienek bi osagai horiek izaten baitituzte batera. Gure kulturaren ahuleziak edo minak beste kulturek XXI. mende honetan dituzten beretsuak dira, azken batean, denok bizi baikara kapitalismoaren eta merkatuen diktadurapean. Badakizu, dieta bakarra gauza guztietarako. Horretaz gain, gu herri kolonizatua gara eta baditugu kultura kolonizatu guztiek dituzten ajeak. Gainera, bi estatutan bananduta gaude, gure hizkuntza diglosiak jota dago oso ahul... ikuspuntu tragiko batetik, hilzorian gaudela esan daiteke. Baina, jakina, ezin dugu hilzorian pasatu bizitza osoa... hain zuzen ere hortxe sartzen da umorea, tragediatik eratorritako egoera komikoak, jarraitu beharra...
Eta, euskal musikagintzaz zehazki, urteek ematen duten perspektibatik, zer duzu esateko?
Gauza on gehiago txarrak baino. Euskal musikaren bilakaera interesgarria da; ez, ordea, zabalkundea. Horretan atzera goaz, zoritxarrez. Artistikoki aurrerapen izugarria egon da azken 15 edo 20 urteetan. Ni hasi nintzenean egiten ziren gauzen kalitatea askoz eskasagoa zen. Orain dabiltzan gehienek ideiak argiago dituzte, adibide eder eta interesgarri asko bururatzen zaizkit, lehengoak baino gehiago. Baina, aldi berean, lehen musikak zuen garrantzia sobera handiagoa zen. Hau da, kalitatean irabazi duguna oihartzun sozialean galdu dugu, proportzio berean. Esate baterako, Euskal Rock Erradikalaren garaiko talde gehienak oso txarrak iruditzen zitzaizkidan, baina jendea mugiarazteko izugarrizko gaitasuna zuten. Hori dena galdu egin da. Lehen industria bat zegoen, orain ez dago. Disko dendak desagertu dira, diskoetxeak ere bai... tira, diskoetxeen horrek ez nau gehiegi kezkatzen, nik ez dut plantorik joko horregatik. Digitalizazioak, Internetek... panorama zeharo aldatu dute.
Ze iritzi duzu Durangoko Azokaz?
Beharbada beharrezkoa, baina montaje hutsa da azken finean. Nire ustez, erdal disko eta liburu guztiak soberan daude. Nik euskal disko eta liburu azoka nahi dut, ez feria del disco y libro vasco. Halere, parte hartzen dut, noski, mundua ez baita nik nahiko nukeen modukoa, ezta telebista publikoa ere, ezta trafikoa ere barrez... baina hemen nago, hemen bizi naiz.
Idatziz, kantuz eta bestela ere, ideietan garbi eta garden. Zentsura gupidagabea izan zen zurekin 2002 hartan. Errepikatuko al da?
Ikusi behar. Diskoa atera berria da eta sobera goiz da zer gertatuko den jakiteko. EITBren zuzendaritza jeltzaleak zentsuratu ninduen, eta orain zuzendaritza sozialistena da; ikusi behar nola jokatzen duen. Hala ere, ez ninduke batere harrituko, aurreko zuzendaritzaren bidetik segituko balute, hainbat kontutan egin duten bezala.
Sumatzen dut Montoiaren mundu erreala urruti xamar dagoela beste miresgarri horretatik...
Mundu miresgarriarena ironia bat da, noski, nire benetako mundua ez baita batere miresgarria...
Nolakoa da, ba?
Oso arrunta. Arazoekin, poz batzuekin... tragikomedia hutsa barrez. Hiltzen zaizu ama, aita, laguna... halako galera gogorrak izan ditut azken urteetan, baina aldi berean eguneroko martxa jarraitzen dut eta horretan nire burua komiko ikusten dut, barregarri.