Xabier Montoia: Musika, zinema, literatura.

Bide luzea egin du Xabier Montoiak musika eta literaturaren munduan. Gasteiztarra bidezidor propioa zabaltzen jakin duen sortzaile horietako bat da, askatasunez jokatu duena beti. Tamalez, maiz samar, euskal establishment zurrunak akritiko bihurtzen ditu gurean jaiotako buru zorrotz asko. Ez da hori Montoiaren kasua: gasteiztarrak beti bere kontzientziari jarraitu dio.
70eko hamarkada bukaeran, Londresen punk mugimendua lehertu zenean, Montoia eztanda haren lekuko izan zen. Sex Pistols, Ian Duri & The Blockheads, Clash... Lehen punk olatuko taldeen amorrua dario "Anfetamiña"ri, Montoiaren lehen poesia liburuari. Liburua Sex Pistols taldeari eskainia dago, eta hitzaurrean zera dio:"Rock & roll-ak salbatu ninduen. Sinets nazazue!".
"Anfetamiña" (1983) haren ondoren, beste bi poesia liburu indartsu karrikaratu zituen Susa argitaletxearekin: "Likantropo" (1985) eta "Narraztien mintzoa" (1988).
Non dago Stalin?
1991n, "Non dago Stalin?" izeneko lehen nobela plazaratu zuen. Oihartzun handia izandako eleberri hura euskal rock erradikalaren garaian girotuta dago, eta 80ko hamarkada bukaeraren kronika kritikoa egiten du. Liburu horretan, Stalin izengoitiko gaztearen desagerpena da abiapuntua, eta besteak beste, Gorroto izeneko punk musika taldea ageri da nobelako orrialdeetan.
Hain zuzen, Gorroto fikziozko musika talde horren atzean ezkutatuta, askok Montoiaren autobiografia kausitu nahi izan zuten. Izan ere, Xabier Montoia Hertzainak taldeko lehen kantaria izan zen, Montoiak Gasteizko taldea utzi, eta haren ordez Gari sartu zen arte. Ondoren, Montoiak M-ak talde mitikoa sortu zuen, Kaki Arkarazorekin batera. Egun bakarka ari da musika munduan.
Rock usaineko "Non dago Stalin" nobela sonatu haren ondoren, Montoia ipuingintzan murgildu zen. Susa argitaletxearekin kaleratutako "Emakume biboteduna" (1992) eta "Gasteizko hondartzak" (1997) dira etapa horren erakusgarri. Montoia aise aritzen da ipuinaren alorrean, duela bi urte eskas, "Baina bihotzak dio" liburuarekin berriro frogatu duenez.
"Plastikozko loreak erregearentzat" (1998) eleberrian, Montoia eta musikaren arteko lotura azaleratzen da berriro. Eleberri labur horretan, Montoiak AEBetako Graceland-era egindako bidaiaren kronika egin zuen. Elvis Presley "erregearen" hiltokiaren aurrean, mingaina aho bizarrik gabe astindu zuen. Ohi bezala.
Dena den, apika, Montoiaren fruiturik onenak azken urteotan heldu zaizkigu. Iaz, Sam Peckinpah zine zuzendari bortitzaren mundutik edaten duen "Denboraren izerdia" karrikaratu zuen. Aurten, berriz, hiru eleberriez osatutako "Hilen bizimoldea" trilogia bikaina amaitu du