'Xabier Lete Zuzenean' diskoa, Boliviako musika eskola bati laguntzeko

Kutxa Solidarioak euskal musikariaren CD bikoitz bat kaleratu du, nahi duen orok borondatezko ekarpen baten truke jaso dezakeena. Bildutako dirua San Ignacio de Moxosen (Bolivia) Taupadak GKEk zabaldutako musika eskola bultzatzera bideratuko dute.
Kutxaren Gizarte Ekintzaren Kutxa Solidarioak ekimen berri bat jarri du martxan www.gipuzkoasolidarioa.info webgunean. Xabier Leteren musikaren bitartez boliviar musika indigena sustatzea da helburua.
Zehazki, Taupadak GKEk San Ignacio de Moxosen (Bolivia) irekita duen musika eskola diruz laguntzea bilatzen dute. Bertan doako musika hezkuntza jasotzen dute indigenek eta, modu honetan, haien kulturaren berreskurapenean pauso garrantzitsuak ematen dituzte.
Proiektu hori babesteko interesa duten orok bere ekarpena egin dezake, borondatezkoa, aipatutako webgunean: www.gipuzkoasolidarioa.info. Trukean, bakoitzak nahiago duen kutxaren bulegoan Xabier Lete Zuzenean. Errenteria 1999.IX.25. Azken kontzertua CD bikoitza jasoko dute, gehienez 10 eguneko epean.