Xabier Euskitze: "Señorito samarra naiz"

Sorginen Laratzeko akelarreko burua. Geminis. Naturarekiko dugun jarrerarekin dago kezkatuta. Xabier Lete entzunaz erlaxatzen da. Sake errestoan jardun dugu.
Arrunt laket dut: Etxeko txikiaren irri eta keinuei begira egotea, argazkigintza, eskiatzea
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Espainiako Gobernuak Prestige-ren istripuan izandako jarrera.
Lasaigarria da: Tarteka, zakurrarekin batera, ordubetez, lasterka egitea. Baita palan jokatzea ere.
Sutan jartzen nau: Premiarik gabeko zaratak, jasan behar izaten dugun kutsadura akustikoak: potentzia gutxiko motorren zaratak.
Bertutea: Entzutea, izugarri gustatzen zait.
Akatsa: Konstantzia falta. Lanean baino, zaletasunetan: argazkigintza
Ametsa: Bost urte barru ingelesez ondo egitea.
Amesgaiztoa: Familiaren batasunari ez eustea.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni " : Ezagunak garenok, lotsatiak izan arren, abantaila izan ohi dugu, askotan. Aldaba jo gabe, ateak irekita izaten ditugu eta.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Horrelakoak ere izan ditut, dudarik ez. Luzaroan izaten dira gogoan, gainera.
Urrea: Gure herrian elkarbizitza errazagoa izan dadin hondar alea eskaintzen dihardutenei. Elkarri-ri, zehatz-mehatz.
Ikatza. Miguel Sanz eta bere talde guztiari.
Realak liga irabaziz gero hegazkin batetik jauskariaz botako dut nire burua.
Realak bigarren itzulian pot egiten badu... Ez dut uste. Aurten gozatzeko aukera izango dugu.
Hatzak miazkatzen ditut: Señorito samarra naizenez, ez naiz miazkazalea.
Gogoko ez dudan jakia: Ez naiz barazkizalea.
Urteberriari eskatu diot: Bakea, norberaren barrutik hasita.
Urtezaharrak berarekin eraman ditzala: Galiziako eta Bizkaiko fuel-olio zikin guztiak.