Xabier Etxabe eta Anartz Arrietaren eskutik kantu afaria Zaurautzen

Xabier Etxabe eta Anartz Arrietaren eskutik kantu afaria Zaurautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabier-etxabe-eta-anartz-arrietaren-eskutik-kantu-afaria-zaurautzen/@@download/image/20122272091AnartzetaXabier.JPG
2012/12/13
berria
Xabier Etxabe eta Anartz Arrietaren eskutik kantu afaria Zaurautzen
Datorren ostegunean, martxoak 1ean, Kantu Afaria izango da Zarauzko Euskalduna Tabernan Xabier Etxabe eta Anartz Arrietaren musikarien eskutik.


Zarautzen ezaguna da Xabier Etxabe kultura ekintzetan izan duen eraginagatik, Kafe Torero egitasmoaren antolatzailetako bat izateaz haratago, herriko hainbat elkarteko kidea da eta folklore-ikerketa eta literatura uztartu ditu bere ibilbidean. Besteak beste, Lurtarra da begiratua eta Zarauzko Folklorea liburuak argitaratu zituen 2004ean eta 2009an
Aurretik ere agertokian elkarrekin ibilitakoak dira Anartz Arrieta eta Xabier Etxabe, 2007an eskaini zuten elkarrekin lehen kontzertua, Kafe Toreron.
Kantu Afarirako hitzordua ostegunean, martxoak 1ean izango da, gaueko 21:00etan Euskalduna Tabernan, eta aurretik sarrerak erostea komeni dela jakinarazi dute antolatzaileek, horretarako kafetorero@kafetorero hebidean egin daiteke erreserba.