Xabier Arakistainek Gure Artea saria eskuratu du

Xabier Arakistainek Gure Artea saria eskuratu du Egindako agente lana aitortu diote komisarioari; harekin batera, Miren Arenzanari ibilbide artistikoaren saria eta Sahatsa Jauregiri sorkuntza eremukoa emango diote. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabier-arakistainek-gure-artea-saria-eskuratu-du/@@download/image/ac4dbf1c-e3f6-4dcb-95c5-36183902500d.jpeg
2019/06/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti / Argazkia: Galder Izagirre @diapositivisme_studio

Egindako agente lana aitortu diote komisarioari; harekin batera, Miren Arenzanari ibilbide artistikoaren saria eta Sahatsa Jauregiri sorkuntza eremukoa emango diote.
Xabier Arakistainek Gure Artea saria eskuratu du

Ebatzi dituzte aurtengo Gure Artea sariak, eta arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria jasoko du Xabier Arakistainek. Hain zuzen GAZTEZULOko protagonista izan zen 124. zenbakian. Harekin batera, ibilbide artistikoa saritzen duen modalitatean, Miren Arenzana Letamendik jasoko du Gure Artea saria, eta sorkuntza lana aitortzeko saria Sahatsa Jauregi Azkaraterentzat izango da. Bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu sari gisa.

Epaimahaikideen esanetan, hiruak dira maila berekoak, eta bakoitzak eremu bati egiten dio aitortza. Hala, hiru sarituek genero ikuspegia lantzeko egin duten ibilera azpimarratu dute. Saria emateko ekitaldi ofiziala irailaren 17an egingo dute, Gasteizko Artium museoan.

Saridunak astelehenean ezagutarazi zituzten, Bilboko Arte Ederren museoan; bertan, Gure Artea sarien xede nagusia. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sortzaileak eta haien lana lehen planora ekartzea dela adierazi zuen Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Fernando Golvanok, Beatriz Herraezek, Gema Intxaustik, Iñaki Grazeneak eta Maite Martinez de Arenazak osatu dute aurtengo epaimahaia.

Hain zuzen, Arakisek genero ikuspegian egin duen lana nabarmendu du Golvanok. «Emakume eta gizon artistak berdintasunez tratatzea eta arte ofizialaren historiografiaren kanonak berriz aztertzea bultzatu du». Bilbo Arte eta Gasteizko Montehermoso kulturguneko programatzailea izandakoa da, eta kudeaketa ereduan feminismoa txertatu izana azpimarratu dute, besteak beste.