Xabi Solano, Esne Beltza edan eta edan

Esne Beltza izena du aurkezpenik behar ez duen musikari honen azken proiektuak. "Made in Euskal Herria" izenburupean, Ereñozutik mundura salto egin du beste behin Xabier Solanok. Diskoaz, zuzenekoez eta beste hainbat konturi buruz solastu gara berarekin.
Nolako harrera izan du zuen lehen diskoak?
Ona. Asko ari da saltzen, internetez batez ere, eta zuzenekoetan jende asko izan dugu. Gustura, beraz. Euskal Herritik kanpora ere handia izaten ari da eskaria; Katalunian eta Alemanian, batez ere.
Sarean 7 eurotan saltzen duzue diskoa; merke, beste askorekin alderatuta.
Eta kontzertuetan 10 eurotan. Dendetan ez dakit, banatzaileen kontua delako. Ahal den prezio merkeena jartzea zen kontua, disko denda batera sartu, eta gu geu ere harrituta geratzen garelako zenbait prezioekin. Horregatik, garbi genuen edozeinek erosi ahal izateko modukoa behar zuela.
Uda batetik bestera eman zenuten. Errusiara ere joatekoak zineten, baina arazoren bat izan zenuten, ezta?
Errusia eta Georgiaren arteko guda hasi zen garai bertsuan ginen joatekoak, baina azkeneko unean ukatu egin ziguten bisa. Euskaldunak garelako, edo antzeko zerbait. Kontzertuetako bat eman behar genuen eguna joan zen, eta hiruzpalau egunetara eman ziguten baimena, baina jada berandu zen. Bazekiten zertara gindoazen, eta zein data genituen, baina
Bederatzi taldekide izanik, ez dirudi erraza entseguetarako egutegi bat finkatzea.
Eta hiru teknikari, 12 gara guztira. Baina gehienak beste taldetan arituak gara, eta badakigu entsegu bereziren bat egin behar denean, gauzak etxetik prestatuta eraman behar ditugula; sarritan gertatzen baita guztiak batera ezin elkartzea. Halakoetan, ahal dutenak agertzen dira, eta gainerakoak, beste egunen batean, beraien artean geratzen dira. Ondoren, guztia batzen dugu entsegu orokorrean.
Etzakit-en, zure lehenengo taldearen bertsio bat jaso duzue diskoan: Txikita. Erabat moldatuta, bilakaera handia erakusten du. Ziklo baten amaiera ote?
Baliteke. Parrandan edo nabilenean, askok Etzakiteko abeslari gisa oroitzen naute, eta zenbaitek, 14-15 urterekin gure dantzaldietara joaten zireneko garaiak kontatzen dizkidate. Jende horri atsegin emateko modua izan da, nolabait, abestia berreskuratzea. Eta baita geure buruari ere, Etzakiteko hiru lagun baikaude Esne Beltzan, eta gure bizitzan, eta ibilbidean, garrantzi handia izan zuen taldeak. Txikita hainbat arrazoirengatik aukeratu genuen: gustukoa dugu, eta ez da Gurekin edota Izar iheskorra bezain ezaguna. Abesti horiek ETBn jartzen dituzte oraindik haurrek abestu ditzaten, eta ez genuen errepikakorrak izan nahi.
Diskoan sumatzen diren eragin guztietatik bat aipatzearren, bigarren kantuaren hasierak Mano Negra ekarri digu gogora. Patchanka sasoiko dago ala berreskuratu egin behar da?
Gaur egun, berbenarik egin gabe, talde gutxik egiten dute musika dantzagarria. Kontrakoa aldarrikatu nahi dugu: Patchanka eta borroka, musika dantzagarria, baina doinu gogorrei muzin egin gabe. Egia da Mano Negraren bidea, nolabait, berreskuratu nahi izan dugula. Bertsio ugari egin genizkion, eta, azkenean, horixe aukeratu genuen patchankaren intentsitate hori oso gustuko dugulako.
Hainbat euskal taldek arazoak izan dituzte abestietako testuak direla eta. Ez dirudi zenbait sentimenduri doinua jartzeko garai aproposenak direnik. Hala ere, Esne Beltzak ez dio uko egin aldarrikapenari, Bozgorailuetatik kantuan esaterako. Arazorik izan al duzue?
Ez, eta ez dugu halakorik aurreikusten aldarrikapen hitzak diren arren, zainduta ere badaudelako. Gauzak dauden bezala egonik, letra egile batek aukera guztiak aztertzen ditu, eta topatzen ditu moduak esan nahi duen hori adierazteko. Los Tigres del Norte taldearen hitzekin egindako abestiak ere balio dezake adibide gisa. Hitz argiak dira, baina ez da gure ardura, guk abestu arren, ez direlako gureak. Norbaiti kontuak eskatzekotan, hitzen egileari eskatu beharko dizkiote, eta ez dut uste Mexikoraino joango direnik, ezta?
Duela gutxi egindako elkarrizketa batean Imanol Ubedak zioen (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan) poemari une egokia bilatu behar zaiola kantu bihurtzeko, askotan ez dela erraza. Berdin gertatzen zaizue idazten dizkizueten hitzekin?
Ez. Lehenik musika egiten dugulako. Los tigres del Norterekin soilik musikatu dugu testu bat, baina adibideak balio du. Bartzelonara gindoazen kontzertu bat eskaintzera, autoan abesti hori entzuten, eta bertsioa egitea otu zitzaidan, horrela bapatean. Une horretan atera zitzaidan, agian, horretarako unea zelako. Baina eman izan dizkidate hainbat hitz, eta zenbaitetan azkar musikatu izan ditudan arren, beste batzuetan ez dut halakorik egin.
Zertan da une honetan Esne Beltza? Zein asmo duzue aurrera begira?
Une hauetan aurkezpen biran murgilduta gabiltza, diskoan parte hartu duten lagunekin, dantzariekin beste kontu bat da udan eskaini dugunarekin alderatuta. Hori abendua bitarte. Urtarriletik martxora, berriz, jai hartuko dugu, behar dugu eta. Gainera, bi taldekidek umeak izango dituzte denbora tarte horretan, eta ederki etorriko zaigu lasaitasun pixka bat. Aste Santuan ekingo diogu berriro lanari, Euskal Herritik kanpora bira bat prestatuz.
Ezagutu dituzun areto eta agertoki guztietatik, baten bat nabarmenduko zenuke?
Les Borges Blanques herriko (Lleida-Katalunia) Slavia aretoa. Gehiago ere badira, Colonian (Alemania) ezagututako fabrika zahar bat, esaterako. Ferminekin izan ginen, eta jende asko geratu zen kanpoan, euskaldun asko tartean. Gure esker ona adierazi nahi izan genien, eta aretorik kanpora atera ginen kalejiran, sekulako giroa sortuz. Izugarri polita izan zen une hura.
Eta herrialde bateko entzulegoa hautatu beharko bazenu?
Aurtengoari dagokionez, Bidasoaz bestaldeko jendea aipatuko nuke. Garrantzi handia ematen diote hemen egindako musikari, eta esango nuke Hego Euskal Herriko jendeak baino gehiago laguntzen dutela euskal musika.
Bukatzeko, disko bat eta kontzerturen bat gomendatuko al zeniguke?
Udan ia ez dut musikarik entzun, kontzertu ugari ditudanean, nahiago ditudalako isiltasuna eta lasaitasuna. Baina Amy Winnehouseren azken lana izugarria iruditu zait, asko entzuten ari naiz. Eta kontzertua Transalpine boys in Island. Donostian ikusi nituen, eta berezia izan zen. Ezagunak nituen, abeslariak gure diskoko abesti batean parte hartu duelako, eta gitarra-jolea, Oskar Benas, taldekide izan nuelako The Solanos taldean. Horixe gomendatuko nizueke.
Musikari, trikiti irakasle egunak zenbat ordu ditu Xabi Solanorentzat?
Jo eta jo aritu garen arren, uda nahikoa lasai eman dut, Esne Beltza taldeaz gain ez baitut beste konpromisorik izan. Ikasturtea hastearekin batera etorri dira komeriak: trikiti klaseak Zumaian, entseguak, zuzenekoak, DBHko irakasle Oiartzungo Haurtzaro ikastolan Halere, ez pentsa, beti ateratzen dut denbora pixka bat nire gauzetarako eta parranda egiteko.