Xabi San Sebastianek 'Betazalak' diskoa kaleratu du

Xabi San Sebastianek 'Betazalak' diskoa kaleratu du Hamar abestiz osatutako diskoa sortu du musikariak. 'Konpai' abestiaren bideoklipa ere argitaratu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabi-san-sebastianek-betazalak-diskoa-kaleratu-du/@@download/image/Foto_Xabi_1024_4.jpg
2023/12/04
Hamar abestiz osatutako diskoa sortu du musikariak. 'Konpai' abestiaren bideoklipa ere argitaratu du.
Xabi San Sebastianek 'Betazalak' diskoa kaleratu du

Xabi San Sebastian abeslari donostiarrak Betazalak izeneko diskoa argitaratu du. Harkaitz Cano idazleak adierazi duen moduan, "betazalik gabe ez da begiradarik. Hilgarria litzateke finko begiratu beharra munduari beti. Betazalak, atseden emateaz gain, garbitu egiten du begirada eta soaren izaera aldatu. Halaxe, tarteka erroetara loturik eta zeruari duintasun eske hurrena, kliska bakoitzean asmo ezberdin bat du ituan Xabi San Sebastianek ere". 

Diskoak hamar kantu ditu, "folk kantautoreen ildoan". "Irlanda eta Eskoziako kantugileen oihartzunak" entzun daitezkeela aurreratu dute, "baita Amerikakoenak ere, dena euskal kantagintzaren ikuspuntutik begiratuta".

Kantuen letretan Beñat Gaztelumendi, Iñigo Astiz, Harkaitz Cano eta Xabiren beraren begirada ageri da, "ingurunearen eta barnekaldearen begirada poetiko-politikoa eskainiz". 

Musikariei dagokienez, honako hauek izan ditu bidelagun: Karlos Aranzegi baterian; Nando Neira kontrabaxuan eta baxuan; Quico Pugès txeloan; Arkaitz Miner bibolinean; Satxa Soriazu teklatuetan; Pello Gorrotxategi eskusoinuarekin; Nahia Valle Konpai kantuan, ahotsetan. 

Gorka Urraren zuzendaritzapean ondutako Konpai abestiaren bideoklipa ere plazaratu berri dute.

Disko fisikoa salgai dago eta Bandcamp plataformaren bidez ere eskura daiteke. Abenduaren 7an aurkeztuko du diskoa Durangoko Azokako Ahotsenean, 13:20ean.