Xabi Hoo: “Behin orgia batean parte hartzeko proposamena jaso nuen”

Xabi Hoo: “Behin orgia batean parte hartzeko proposamena jaso nuen” 2010. urtean Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi zutenetik, Enkore taldeko ahots identifikagarri honek, urtero-urtero, kantu zuzen eta gogoratzen errazak diren leloei esker, Euskal Herriko ‘TOP’ zerrendako lehen postuetan sartzea lortu du. Sexu eta ligatze kontuetan ordea, hain ongi maneiatzen al da? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabi-hoo-201cbehin-orgia-batean-parte-hartzeko-proposamena-jaso-nuen201d/@@download/image/SEXUMATON_Xabi_Hoo_1_diapo.jpg
2018/01/16
2010. urtean Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi zutenetik, Enkore taldeko ahots identifikagarri honek, urtero-urtero, kantu zuzen eta gogoratzen errazak diren leloei esker, Euskal Herriko ‘TOP’ zerrendako lehen postuetan sartzea lortu du. Sexu eta ligatze kontuetan ordea, hain ongi maneiatzen al da?
Xabi Hoo: “Behin orgia batean parte hartzeko proposamena jaso nuen”

Zein da inoiz bero-bero jarri zaituen telesaila?
Asko izan dira! Atzo bertan, adibidez, American Horror Storyrekin kilimatxoak sentitu nituen... Telesailak ohean sartuta ikustea gustatzen zait, konpainian bada, hobe!


Noiz eman zenuen lehen muxua?
Nahiko goiz, 12 urterekin-edo, bi urte zaharragoa zen neska batekin. Institutuko popu horietakoa. Bi egun egon nintzen ia lorik egin gabe.


Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Atzerrian nagoenean “I’m from Basque Country” esaten dut neure burua aurkezteko. Gehienetan ez dute jakiten nor demontre garen. Azaltzen hasi, eta tipo interesgarria naizela dirudi, askoren “lehen euskalduna” izan naizen sentsazioa baitaukat… Gora Euskal Herria!

 


Inoiz erabili al dituzu zure abeslari dohainak ligatzeko?
Kontzertu baten ostean ligatu izan dut, bai. Txortan egin ostean ere, pianoren bat gertu badaukat, jotzea eta abestea gustatzen zait. Auzokideak kokoteraino dauzkat…


Ze menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
Postrearen beharra utziko digun plater veggieren bat… Menuan egongo den okela bakarra, neurea!


Ligatzeko playlistik al daukazu?
Milaka! Oraintxe bertan, adibidez, Arctic Monkeysen Arabella abestia jarriko nizuke neure etxean; bazatoz?


Ze abestirekin izan duzu arrakasta gehien?
Hegan abestiarekin. Aurreko asteburuan neska batek aitortu zidan kantu horretan, nire ahotsak bero-bero jartzen zuela entzuten zuen bakoitzean.


Ligatzeko jaso duzun aholkurik txarrena?
“Txo, esaiozu Enkoreko abeslaria zarela!”.


Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Hondartzan, arean eta uretan; hamaika portalek ikusi naute; kalean ere, hotzari aurre egin behar izan diodanean, larrua jotzea izan da aukerarik onena; kanposantu batean egin nuen txortan aspaldi… Beste inor molestatzen ez duzun bitartean, edonon gozatu!

 


Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Behin orgia batean parte hartzea proposatu zidaten, adiskide baten etxean, bere neska eta haren lagunekin. Ezezkoa eman nuen, ezin izango nioke nire lagunari berdin begiratu, laguntasuna beti zakila sartzearen aurretik!


Grabatu al duzu inoiz zeure burua larrua jotzen?
Gogoak izan ditudanean, beste pertsonari ez zaio ideia ona iruditu. Ez dakit gustatuko litzaidakeen, baina gertuago ikusten dut hori dildo bat erabiltzea baino, egia esan.