Xabi Borda: Uraniozko bihotza

Xabi Bordak (Azpeitia, 1981) irakurleak harritu eta liluratu egin zituen duela bost urte euskal literaturaren plazara agertu zenean, Birika zatiak (Susa, 2004) izeneko liburuarekin. Poema labur bezain ederretan, zuzenean bihotzaren erraietara jotzeko gaitasuna erakutsi zuen 23 urterekin, sotiltasuna eta gordintasuna uztartuz.
Lehen liburu harekin dena esanda utzi zuela eta bigarren bat edota hirugarren bat nola idatz zezakeen asmatzea zaila zela ere esan zuen norbaitek orduan egunkari batean.
Lanean jarraitu du, ordea, idazle azpeitiarrak. Bilboko Ingeniaritza Eskolan Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak amaitu ditu, Uztarria aldizkarian ohiko kolaboratzailea izan da, eta Jotakie musika taldearen historia biltzen duen Jotakie: Urolan pop (Gaztelupeko Hotsak, 2006) liburua argitaratu du, hamazazpi elkarrizketa egin ostean taldearen biografia osatuz eta 80ko hamarraldiko giroa bilduz.
Duela pare bat urte, bigarren poema liburua idazteko laguntza jaso zuen, egitasmoa Joseba Jaka bekara aurkeztu eta saria jasota. Udazken honetan ikusi du argia: Gulliverren lokarriak (Elkar, 2009). Poema liburu honetan ere, estetika nabarmen gailentzen da. Esateko moduaren alde egin duen idazlearen abentura duina. Egilearen hitzek ezin hobeto adierazten dute nola ulertzen duen literatura: Idazteak abentura izan behar du. Idazteak behar du zerbait Gulliverren grina horretatik: ekaitz neurotikoen menpe dago idazlea, eta nongo hondarretan lehorreratuko den jakin gabe itsasoratu behar du, naufragatzearen beldur izan gabe.
Xabi Bordak itotzeko arriskua ederki gainditu du oraingoan ere.
Bibliografia
Birika zatiak (Susa, 2004).
Jotakie: Urolan pop (Gaztelupeko Hotsak, 2006).
Gulliverren lokarriak (Elkar, 2009).