Xabi Arakama: "Maniatiko hutsa naiz"

Trikitixa altzoan hartuta, ibilbide luzea egin du Xabi Arakamak (Zegama, 1973). Munduko agertoki eta txoko anitz ezagutzeko aukera izan badu ere, argi du hoberena etxean duela.
Nor miresten duzu?
Gurasoak. Laurak.
Baina, nor bidaliko zenuke gustura pikutara?
Neure burua, gustatzen ez zaizkidan jarrerak dituenean.
Txoko kuttunik?
Zegama, noski. Baina ezagutu ditudan lekuen artean ezin bat aukeratu. Bereziki maite dut, kasu, Larrinbe.
Oraindik betetzeko duzun amets bat...
Familia osatzea. Bide erdia egin dut, orain haurrak baino ez dira falta...
Zein duzu janaririk gustukoena?
Makarroiak eta patata erreak, txiki-txikitatik. Eta litxarreriak, nola ez!
Eta zer ezin duzu irentsi?
Gibela!
Biziorik baduzu?
Asko, eta batzuk kontaezinak...
Eta maniarik?
Maniatiko hutsa naiz.
Zein da gehien estimatu duzun agertokia?
Momentu ahaztezinak bizi izan ditut Obrint Pas, Trikizio eta Ze Esatek!-ekin. Baina, bakarra aukeratzekotan, familia eta lagunartean egiten ditudan kontzertu gutxi horietakoren batekin gelditzen naiz.
Eta gehien maite duzun publikoa?
Herrialde Katalanetan etxean bezala sentitzen naiz. Baina honetan ere, etxekoekin gelditzen naiz, jarraitzaile finenak etxean baititut.
Aldatuko al zenuke zure bizitzako pasarterik?
Ez. Egindako gauza zuzen eta okerrengatik naiz orain naizena.
Zein duzu oporretarako parajerik desiratuena?
Orain gutxi emaztearekin ezagutu ditudan Hego Afrikako txokoak.
Zeinekin konpartituko zenuke gustura eszenatokia?
Talde handiekin kamerinoak konpartitzeko zortea izan dut, beraz, amets guztiak bete ditut eta, gainera, asteburu bakoitzean Obrint Pas-ekin borobiltzen dut amets hori.