Xabi Arakama Japonian izan da Fuji Rock jaialdian

Xabi Arakama Japonian izan da Fuji Rock jaialdian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabi-arakama-japonian-izan-da-fuji-rock-jaialdian/@@download/image/2011817180obrin_copia.jpg
2012/12/13
berria
Xabi Arakama zegamarra, Obrint Pas taldearekin batera, Japoniako Fuji Rock jaialdian izan da. 2007an talde valentziarrak sortu zuen 'Benvinguts al Paradis' lanean parte hartu zuen sei abestitan eta orduztik taldearekin elkarlanean aritu da.

Obrint Pasek urte hasieran grabatu duen Coratge lan berriaren zortzi abestitan trikitixarekin jo du Xabi Arakamak eta zuzenekoetan ere, beraiekin aritu da. Uztaileko azken asteburuan izan da Fuji Rock jaialdi ospetsua Japonian eta, bertan, Manu Chao, Artic Monkeys, Tokio Ska Paradise Orchesta, Incubus eta gisa horretako hainbat talderekin elkarbanatu du Obrint Pasek agertokia.
Talde valentziarrak kritika ona izan du Japonian eta entzuleen aldetik jasotako harrera "ezinhobea" azpimarratzen du.