IX. Bideo Lehiaketako Publikoaren Sariaren irabazlea!

IX. Bideo Lehiaketako Publikoaren Sariaren irabazlea! Lehia bizia izan da, eta azkenik badugu irabazlea, zorionak!! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ix-bideo-lehiaketako-publikoaren-sariaren-irabazlea/@@download/image/PUBLIKOAREN_SARIA.jpg
2018/06/04
berria
Lehia bizia izan da, eta azkenik badugu irabazlea, zorionak!!

Aurreratu bezala, iritsi da unea! Ekainak 4ko 12:00etan, GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETAn ikusleen boto gehien lortu dituen lanaren egileak aurkeztu dizkizuegu: Izaro Egaña, Lierni Zinkuengi, Aloña Beraza eta Irene Abad, Bi arimek bat egin zuten une hura bideoarekin. Zorionak!

 

Lehia gogorra izan da, ehunka bozka jaso ditugu, eta azkenik, bideo horrek bereganatu du PUBLIKOAREN SARIA. Hala, irabazleek hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko dute!

 

GOGORATU! Oraindik banatzeke ditugu 1. SARIA: 1.200 euro eta 2. SARIA: 300 euro. Hiru adituk osatutako epaimahaiak jasotako lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta; Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute.

 

Sari guztiak GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETAren sari banaketa festan banatuko ditugu, eta noski, denok zaudete gonbidatuta!! Adi ibili, laster zabalduko dugu eguna eta ordua! Bitartean, gozatu PUBLIKOAREN SARIA eskuratu duen lan ederrarekin!