www.gaztemaniak.net: musika baliabideak

Gipuzkoako taldeen berri izan nahi al duzu? Musika tresnak alokairuan hartu nahi al dituzu? Mota honetako informazioa eta bestelako kontu asko topatuko dituzu Gaztemaniak-en web orrialdean.
Gaztemaniak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Sailaren ekimena da. Duela sei urte sortu zen, eta batez ere, musika sustatzea du helburu. Dena den, udan zine maratoiak ere antolatzen ditu.
Kontzertuak eskaintzeaz gain, Gaztemaniak-ek web orrialdea ere badu. Bertan, informazio asko aurki daiteke. Batetik, orain arte egindako kontzertuen fitxak eta aurrera begira egitekoak diren emanaldiak. Bestetik, Musika Gida. Patxi Agiriano Gazteria Saileko teknikariaren esanetan, Musika Gida web orrialdearen atalik interesgarriena da: "zerbitzua da eta oso tresna eraginkorra izan daiteke musika munduan dabiltzanentzat".
Musika Gidan Gipuzkoako musika taldeei buruzko informazioa jaso dute. Eta ez pentsa talde gutxi direnik! Patxik dioenez, "160 bat talderen berri ematen da". Horrez gain, baliabide gida ere badago: musika mundua jorratzen duten komunikabideak, disketxeak, ekipoak alokairuan hartzeko aukerak, agenda, aholkularitza... Hortaz, musika talde hasi berrientzat, esaterako, aukera ederra da Gaztemaniak-en web orrialdea. Baliabideak, bestalde, Gipuzkoakoak ezezik, Euskal Herri osokoak dira.
"Musika Gidak harrera ona izan du", dio Patxik, "eta jendea sartzen bada, horrek esan nahi du zerbait aurkitzen duela. Dena den, gero eta jende gehiagok erabiltzea nahi genuke".