“Worlddwide 2”

“Worlddwide 2” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/worlddwide-2/@@download/image/26p12-2.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Gilles Peterson
26.zenbakia
Edozein musika adiktoren agendan hizki gorriz idatzita azaldu beharko luke Gilles Petersonen izenak. Acid Jazz zigiluaren sortzailea izen bereko musika estiloak horrenbesteko arrakasta izatearen errudunetako bat izan zen. Petersonek beste zentzu bat eman zien 70eko hamarkadako soul, jazz eta funk doinuei. Beranduago, Talkin Loud disketxe izugarria sortu zuen, eta bertan ere maila altuko musikarien ehiztari aparta dela erakutsi du. Irrati esataria da Fuck Great Britain-eko irrati publikoan, eta disko-jartzailea. Irratian jarritako kantu kuttunen bigarren bilduma da honakoa. Dotorea.