Woody Allen Erromara doa

Woody Allen Erromara doa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/woody-allen-erromara-doa/@@download/image/2011669659Woody_Allen_penelope_cruz_Ellen_Page.jpg
2012/12/13
berria
New York alde batera utzi eta Europari gustua hartu dio azkenaldian Woody Allenek. Bartzelona, Londres eta Paris, joan den hilabetean, erakutsi dizkigu jada. Orain, Erromara eramango gaitu, eta bidelagun ezin bereziagoekin gainera. Filmeko protagonista Penelope Cruz izango da, gogoratu Allenen eskutik irabazi zuela Oscarra espainiarrak. Eta honen alboan, Juno (2007) zirikatzailean algara eragin zigun Ellen Page eta The Social Network (2010) arrakastatsuan ezagutu genuen Jesse Eisenberg ikusiko ditugu.