Woody Allen Copenhaguera

Woody Allenen bira europarrak aurrera darrai. Londresen, Bartzelonan eta Parisen izan ostean, Erroma aldean da new yorkatarra, Penelope Cruz protagonista duela, Bop Decameron filma errodatzen. Baina dagoeneko hurrengo geltokia zein izango den ere jakitera eman du. Zurrumurruek zioten Alemaniara jauzi egiteko asmotan zebilela, baina ez: azkenean Danimarkan errodatuko du hurrengoa Allenek, Copenhague hiriburuan, hain zuzen. Ekoizpen lanak datorren urtean hasiko dira.