“Wonder” ***

“Wonder” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/wonder/@@download/image/Knut_Wonder.jpg
2010/07/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Knut
109.zenbakia
“Wonder” ***
Bost urteren ondoren, bueltan ditugu Knut suitzarrak euren metal-HC basatiarekin egurra ematen. Erotzeko moduko gitarra riffek eta bateriaren ezinezko erritmoek entzulea zorabiatzera daramate. Abesti motz eta azkarrak luze eta motelagoekin tartekatzen dira, momentu frenetikoetatik astunagoetara begirada batean igaroz. Hainbestetan goraipaturiko Terraformer hartatik heldutasuna irabazi dute, Aaron Turner-en eraginez-edo aurrerapauso bat eman baitute metalaren joera berritzaileetarantz. Horren adibide, Turnerrek marrazturiko azala.