Wolfram Alpha: bilatzaile bat baino gehiago

Askok Googleekin alderatu badute ere, Wolfram Alpha ez da bilatzaile soil bat. Datuak jaso, interpretatu eta erakusteko gai da. Tresna berriak zalaparta handia eragin du sarean, baina ongi ezagutzen al duzu? Zatoz gurekin Wolfram Alpha ezagutzera.
Stephen Wolfram (http://es.wikipedia.org/wiki/Stephen_Wolfram) matematikariak sortu du askoren ahotan dabilen tresna berria. Sistemak datu base zabal bat erabiltzen du eta, sartzen dizkiogun datuak aztertu bezain pronto, aurretik dituenekin parekatzen ditu. Segidan, aurkitutako datuak interpretatu eta erabiltzaileari erakusten dizkio.
Galdetu
Datuentzako sarrera berezia du. Zenbaitetan idazkera berezia erabili behar bada ere, berezko lengoaiaren prozesamenduari esker, galderak modu arrunt batez egin ditzakegu. Hori bai, ingelesez. Esaterako, "What is the temperature in Miarritze?" galdetuz gero, une horretan Miarritzen dagoen tenperatura, azken egunetan izandakoaren grafikoa eta horri lotutako hainbat datu emango dizkigu.
Kalkulatu
Wolfram Alpha gai da hainbat eragiketa mota kalkulatzeko, Mathematica izeneko programaren kode zati ugari partekatzen baititu. Segidan dituzue erantzun ditzakeen galderetako batzuk:
1/4 * (4 _)
x^3 - 4x^2 + 6x - 24 = 0
Horrez gain, bestelako gaiak ere jorratzen ditu: estatistika, kimika, astronomia,
ekonomia... Baina, horiez gain, natura, gizarte gaiak, eguraldia, osasuna, kultura, musika eta abarrei buruzko informazioa ere emateko gai da.
Erantzun
Informazioa emateko modua ere garrantzitsua da eta Wolfram Alphak ez ditu ohiko bilatzaileek ematen dituzten tankerako erantzun soilak eskaintzen, modu grafikoan baizik, erabiltzaileentzat baliagarri izateko. Horrela, herri baten izena sartzean, informazio demografikoa emateaz gain, herria mapa batean kokatu eta horrekin lotutako datuak erakutsiko dizkigu. Ahal duenean irudiak, egitura molekularrak, mapak eta beste hainbat grafiko erakutsiko dizkigu, informazioa ulergarriago bihurtzeko.
Wolgfram Alpharen indarra eta gabezia erabiltzen duen datu basean datza. Datu base hori handia den arren, ez du sare osoa hartzen Googlek eta antzeko bilatzaileek bezala, baina datuak ikuskatuta daude. Hala ere, egituratutako datuak lotzen dituen Linked Data (http://linkeddata.org/) proiektuarekin uztartzea aztertzen ari dira gabezia horri aurre egiteko. Horrek, web semantikoaren alorrarekiko lotura erakutsiko luke eta proiektua are interesgarriago egingo luke.

Nickdutnik http://nickdutnik.com
ETB3k asteazkenetan eskaintzen duen programa berri horretako bideo guztiak sarean denon eskura izatea, eta bere inguruan sortu den komunitateak harritu gaitu. Internet eta teknologia berriei buruz euskaraz ekoitzitako lehen programa da Nickdutnik, eta denbora gutxian ikusleen arreta bereganatzea lortu du. Bideoak http://nickdutnik.blip.tv/ atarian ikus ditzakezue.
Nolako arrantza!
http://scaredmonkeys.com/2009/06/10/i-once-caught-a-missile-this-big-rodney-salomon-hooks-air-to-air-missile/
Rodney Salomon izeneko arrantzale batek AEBetako armadaren misil bat arrantzatu du Mexikoko golkoan. Sekulako arraintzarra zelakoan, kainabera jaso eta ez zen hegaluze bat, AIM 9 markako misila baizik. Dirudienez, F15 edo F16 hegazkin batek jaurti zuen duela bost urte, baina ez zen lehertu eta Solomonek berreskuratu du.
Joomla! Euskaraz Komunitatea (http://joomlaeuskaraz.org/)
Joomla EKS Eduki Kudeaketa Sistemaren erabiltzaileek sortu dute Joomla! Euskaraz komunitatea. Komunitate honek informazioa euskaraz eskuratzeko beste aukera bat eskaintzen die erabiltzaileei.

HARRITU GAITU

KATXONDOENA

INFORMAZIO BILA