“Wohlgefuhl

“Wohlgefuhl https://www.gaztezulo.eus/albisteak/wohlgefuhl/@@download/image/The_Destructors_Dun2Def_Wohlgefuhl.jpg
2011/10/07
kritika
Testua: Asier Kortabarria
The Destructors + Dun2Def
122.zenbakia
Berriz ere punk doinuak datozkigu Ingalaterra aldetik, Dun2Def eta The Destructors taldeen eskutik. Lehenengo banda hainbat belaunalditako musikariek osatzen dute, eta nabari da beraien eskarmentua. Punk melodikoak eta azkarrak tartekatzen dituzte, beti ere koru asko sartuz. The Destructors taldeak, berriz, gehiago edaten du hardcore edota 90eko hamarkadako streetpunketik, letra kritikodun soinu bortitza osatuz. Orokorrean, lan ederra doinu makarra zaleentzat.