Wo hu zang long (Tigre y dragon / Tigre et dragon) ****

Qing dinastiaren sasoian girotutako harribitxi honekin arte martzialen zinema modan jarri zuen beste behin Sense and Sensibility ederraren egileak. Li Mu Bai gerlariak Etorkizun Berdea izenez ezagun den ezpata miragarria eskainiko dio Yu Shu Lien maitaleari gaizkiaren aurka erabil dezan. May Wong eder bezain zitalak, baina, ezpata lapurtuko du. Arte martzialak, efektu berezi sinesgaitzak, abentura, erromantizismoa eta drama sentiberatatsun handiz uztartu ditu Ang Lee finak epikaz zipriztindutako artelan zirraragarri honetan. Perlatxo eder eta entretenigarria oso.