Winehouse fikzioan

Amy dokumental arrakastatsuaren ondoren, martxan da abeslari ezagunaren bizitza fikzionatuko duen filma. Kristen Sheridan izango da gidoilari eta zuzendaria, eta zurrumurruek diotenez, Noomi Rapace aktore suediarra nahi dute Amyren papera jokatzeko. Hala balitz, zinearen majia baliatu beharko dute 36 urte bete dituen aktorea 27 urterekin hil zen abeslariaren azalean sinesgarri egiteko!