Windguru

Windguru https://www.gaztezulo.eus/albisteak/windguru/@@download/image/20121175165Windguru.jpg
2012/10/04
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android, Iphone
133.zenbakia
Windguru
Euskal Herriko surflari eta arraunlarien artean oso ezaguna da itsasoaren egoeraren berri ematen duen www.windguru.cz gunea: olatuen tamaina, haizearen abiadura eta norabidea, tenperatura... Orain, informazio hori guztia aplikazio batean bilduta izango duzu. Sareko atarian erabiltzaile berri bat aktibatzen baduzu, eta leku gogokoenak aukeratzen badituzu, hauek ere aplikazioan agertuko zaizkizu.