Willis Drummonden azken zuzenekoak estudioan sartu aitzin

Willis Drummond taldeak zenbait kontzertu emango ditu azaroa bitartean, eta urte bukaeran hirugarren diskoa grabatzeari ekingo dio buru belarri. Lehen emanaldia irailaren 4an izango da Urruñako plazan -festetan dira Lapurdiko herrian- eta hilaren 17an Urretxun emango dute. Handik aurrera Herrialde Katalanetan eta Espainian joko dute. Azken kontzertuak Euskal Herrian emango dituzte. Joan den hilabetean plazaratu zuten Willis drummond psilocybenea zuzeneko lana, Bidehuts kolektiboarekin eta lan horretako kantak joko dituzte.
Rocka jotzen du laukoteak batez ere, baina post-hardcoretik ez dabiltza oso aparte. Urteko azken hilabeteak eta datorren urtearen hasiera estudioko hirugarren diskoa grabatzen emango dute. Hori ere Bidehutsek kaleratuko du.