Willis Drummond-en disko grabaketan izan nahi?

Willis Drummond-en disko grabaketan izan nahi? Taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du Intxaurrondo kultur etxean! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/willis-drummond-en-disko-grabaketan-izan-nahi/@@download/image/1.jpg
2018/10/05
Taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du Intxaurrondo kultur etxean!
Willis Drummond-en disko grabaketan izan nahi?

Willis Drummond taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du Intxaurrondo KE-n datorren larunbatean, hilak 13. Emanaldia 21:30ean hasiko da eta sarrerak 12 euro inguru balio ditu. Taldeak grabatzen duen bigarren zuzeneko diskoa izango da, orain dela 9 urte Hondarribiko Psilocybenea aretoan grabatutakoaren ondoren. Irudietan ere jasoko dute kontzertua, diskoarekin batera DVD batean argitaratzeko ideiarekin. Taldeak azaldu duenez, urte hasieran bururatu zitzaien zuzeneko grabazio bat egitea, Joseba Baleztenak taldea utzi eta hirukote formatua estreinatzeko; 'Gure Tokiak Tour' bira abiatu zutenean hain zuzen. Ez galdu!