Wilco

Talde estatubatuarra Bilbon izango da urriaren 14an. Nazioarteko rock talderik garrantzitsuenetakoa dena 2007an izan zen azkenekoz Bizkaiko hiriburuan, eta iaz Donostian jo zuten kontzertua. Besteak beste, How to fight loneliness eta Jesus, etc. kanta ospetsuak eskainiko dituzte.