Who the fuck are Arctic Monkeys?

Who the fuck are Arctic Monkeys? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/who-the-fuck-are-arctic-monkeys/@@download/image/who_the_fuck_ar_1367579933.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Arctic Monkeys
140.zenbakia
Who the fuck are Arctic Monkeys?
2006ko apirilaren 23an kaleratutako bost abestidun EPa. The View From The Afternoon ezagunak irekitzen du britainiarren estiloaren erakuslea den lagina. Bost abesti hauek aurreneko lana kaleratu ostean (Whatever people say I am, that's what I'm not, 2006), hiru hilabete geroago zehazki, ikusi zuten argia. Diskoa baina lasaiagoa izan arren, erdialdeko abestietan batez ere, Turnerren ahots eta fenderrak ez du zalantzarako tarterik uzten, ez da Arctic Monkeysen estilotik gehiegi aldentzen, tximu izaten jarraitzen dute. Laster kaleratuko duten lan berria QOTSAko Josh Homme handiak ekoitzi du, eta batzuk zain gaude dagoeneko...