“White Season” ***

“White Season” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/white-season/@@download/image/Soul_Manifest_White_Season.jpg
2011/05/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Soul Manifest
118.zenbakia
Musikazale gazte ugarik gozatzen dute iraganeko doinuekin. Oraingo honetan Soul Manifest frantziarrak hartuko ditut aintzat. Gazte hauek eroso mugitzen dira gitarra-hamond organo konbinazioa etengabe ustiatuz, tartean zati akustikoagoak sartuta, Do we have the same view abestian bezala. Abeslariaren ahotsera ohitu ahala, egindako lanak gehiago erakarriko gaitu eta, orokorrean, Soul Manifestek sortzen dituen sentsazioek berrogei bat urte garamatzate atzera, baina zerbait berria eta ez berritzailea entzuten ari garen sentsazioarekin.