Where The Light Is

Where The Light Is https://www.gaztezulo.eus/albisteak/where-the-light-is/@@download/image/John_Mayer_Where_The_Light_Is.jpg
2012/10/05
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
John Mayer
133.zenbakia
Where The Light Is
Back to the Future (1985) filmean Marty McFlyren bakarkakoa ikusi eta entzun ostean, gitarrarekin liluratuta geratu zen John Mayer, eta horrek eta urteetako lanak eraman dute gaur egun dena izatera. Zuria den arren, sustrai beltzak jarraitzen ditu, soul edota funk erritmoak baitira egiten duen musikaren ezaugarri. Tabernetan bere gitarraz jotzen zituen abestiek lagundu diote AEBetan nahiz nazioartean arrakasta ezagutzera, horren adibide disko hau, tarteka entzuleen garrasiak gitarra bera baino ozenago aditu baitaitezke. Gaurkoan musika lasaia ekarri dut eta, lasaitasuna aipatu dudanez, kanta gustukoena: Gravity.