WhatsAppez ordaintzeko aukera, gertuago

WhatsAppez ordaintzeko aukera, gertuago Sei hilabete barru martxan jarriko dute WhatsApp Pay ordainketa sistema. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappez-ordaintzeko-aukera-gertuago/@@download/image/1366_2000 (2).jpeg
2020/02/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Sei hilabete barru martxan jarriko dute WhatsApp Pay ordainketa sistema.
WhatsAppez ordaintzeko aukera, gertuago

Honezkero, guztiok ohitu gara Bizum zerbitzuak eskaintzen dituen abantailetara; lagunen arteko zor txikiak kitatzeko aukera dugu, soilik mugikorra erabiliz. Horrekin batera, edonor gurekin zorretan badago diru-eskaera egin diezaiokegu app-aren bitartez. Bizum-i esker beraz, zordunek aitzakiarik ez! Baina bankuek sortutako app hauek arriskuan ipiniko dituen ordainketa sistema berri bat jaiotzera doa...

Sei hilabete barru, WhatsApp-ek berak antzeko sistema jarriko du martxan. Mark Zuckerberg-ek berak azaldu duenez, Facebook burubelarri dabil WhatsApp Pay sortzen, eta datozen hilabeteetan martxan jarriko dute hainbat herrialdetan. Oraindik ez dago argi aurretik aipatu izan duten Facebook Pay-ren berdina izango den edo bestelako zerbitzuak eskainiko dituen. Orain arte, Facebookeko langileak beren plataforma guztietan jarri dituzte ordainketa frogak, hala nola Facebook Messenger-en ala Instagramen. 

WhatsAppeko ordainketa sistema aldiz, Indian frogatu dute, erabiltzaile gehien dituen herrialdea baita. Adierazi dutenez, bertako 140 milioi enpresa txikik dagoeneko erabiltzen dute ordainketa sistema berri hau. 

Facebooken akzioak, zerua ukitzen

Facebook une gozoak bizi ditu; azken datuen arabera, dagoeneko 2,26 mila milioi lagunek erabiltzen dituzte Facebook, Messenger, Instagram ala WhatsApp egunero. Hala, Facebooken familiako app-ek iaz baino %9 erabiltzaile gehiago dituzte. Beldurtzekoa?