WhatsAppen mezuak besteek jakin gabe irakurri eta entzuteko gakoak

WhatsAppen mezuak besteek jakin gabe irakurri eta entzuteko gakoak Utzi atzean segituan erantzun beharraren presioa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappen-mezuak-besteek-jakin-gabe-irakurri-eta-entzuteko-gakoak/@@download/image/477516.jpg
2020/10/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Utzi atzean segituan erantzun beharraren presioa!
WhatsAppen mezuak besteek jakin gabe irakurri eta entzuteko gakoak

WhatsApp sekulako komunikazio tresna da; etengabe besteekin konektaturik egoteko aukera eskaintzen digu, talde elkarrizketak mantendu ditzakegu, argazkiak, bideoak eta gif-ak partekatu... baina sekulako estres eta antsietate iturria ere izan daiteke, batez ere lanarekin lotutako elkarrizketekin. Horregatik, mezuak irakurri nahi ditugunean batzuetan dudatan ibiltzen gara, besteak berehalako erantzuna nahiko duelakoan; zeinu urdin nazkagarria ekiditeko gakoak bildu ditugu jarraian.

Bazenekien WhatsAppWeb erabilita denbora guztian konektaturik agertzen zarela? Berdin dio une horretan mezuei begira ez egotea, telefonoaren beste aldean dagoenak konektaturik zaudela ikusiko du. Eta noski, berehalako erantzuna esperoko du. WhatsAppWeb erabiltzean hau hau ekidin nahi baduzu, WAIncognito izeneko Chromeren luzapena deskargatu dezakezu; Tomer8007-k sortu du, eta zure konexio ordua mugikorra erabili duzun azkena dela adieraziko du. 

Gainera, luzapen honi esker mezuak irakurri eta audioak entzun ditzakezu igorleak jakin gabe; luzapenetik eginda, igorleak ez du zeinu urdina jasoko (soilik mugikorretik egiten baduzu iritsiko zaizkio zeinu urdinak). Eta ez hori bakarrik; luzapen horri esker, beste erabiltzaileen egoerak ikusi ahalko dituzu erregistrorik utzi gabe, eta argazki eta bideoak deskargatzeko aukera izango duzu inork nabaritu gabe. Hori bai, mezuei erantzuten diezun unean, irakurriak bezala agertuko dira.

Azkenik, jakin luzapen honekin zuk zeuk erabaki dezakezula ze mezu jarri irakurriak bezala eta zeintzuk ez; hori bai, behin mugikorra eskuetan hartuta, aukera guztiak automatizatuko dira berriro.