Whatsappen ditugun 11 lagun mota

Whatsappen ditugun 11 lagun mota Hauetako zenbat jasaten dituzu zuk? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappen-ditugun-11-lagun-mota/@@download/image/chat-bubbles-t.jpg
2018/06/12
berria
Hauetako zenbat jasaten dituzu zuk?
Whatsappen ditugun 11 lagun mota

Whatsappez komunikatzen hasi ginenetik, gure artean harremanak eraikitzeko modua aldatu dugu. Orain, fauna soziala mugikorretan aurkitzen da; guk 11 lagun mota bereizi ditugu. Horietako zenbat dituzu zuk?

 

1) Guztiari erantzuten diona: Lagun horrek arazo serio bat du, erabat engantxaturik bizi da mugikorrera! Whatsapp bere habitat ideala bihurtu da.

2) Emotikonoekin erantzuten duena: Esfortzu minimoaren arauak betetzen ditu. Zertarako idatzi esan nahi duzuna adierazten duen iruditxo bat izanda? Taldeko nagia dudarik gabe.

3) Etengabe txistedun argazki eta bideoak bidaltzen dituena: Lagun mota honek Whatssappen aurkitu du bere ezkutuko afizioa gauzatzeko aukera; umorista izatea!

4) Audioekin komunikatzen dena: Lagun hau ere idazteko oso nagia da, eta aldi berean, ez da gai telefonoa hartu eta besterik gabe deitzeko. Gainera, bere audioak entzutea gustatzen zaion horietakoa bada, sekulako egolatra da!

 

5) Planak proposatzen dituena: Hau bai lagun ona! Taldeko alaiena da, beti dago zure aurpegia ikusteko prest eta telefonoa baztertzera eramango zaituen plan zoragarriak proposatzen. Egiozu kasu!

6) Denari ezetz esaten diona: Aurrekoaren aurkakoa da; proposamen guztiak iruditzen zaizkio gaizki, eta beti dauka aitzakiaren bat; kontuz, lagun hau toxikoa baita.

7) Taldetik etengabe irten eta sartzen dena: Segituan nekatzen da taldeko elkarrizketa etengabeekin eta mezu bonbardaketaz babesteko uzten du taldea, baina ondoren faltan botatzen du, eta berriro sartzen da.

 

 

8) Erantzuteko denbora asko hartzen duena: Zure mezuak ikusiak gelditzen dira, eta halere, ez dizu momentuan erantzuten. Interesantearena egitea gustatzen zaio!

9) Pertsona berdinentzat talde ugari egiten dituena: Urtebetetze festak, opariak, planak... edozein aitzakia da ona talde berri bat sortzeko!

10) Taldea erabiltzen duena pertsona bakarrarekin hitz egiteko: Antza denez, lotsa ematen dio zuzenean beste horrekin hitz egitea, eta taldearen babesa erabiltzen du.

11) Taldea hilzorian dagoenean idazten duena: Taldea desagertu aurretik beti dagoelako azken aukera bat eskaintzeko tartea!