Whatsappeko mezuak bidali ondoren editatu ahal izango dituzu

Whatsappeko mezuak bidali ondoren editatu ahal izango dituzu Mezua ezabatu edo azpian zuzendu ordez, berridazteko aukera izango da laster. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappeko-mezuak-bidali-ondoren-editatu-ahal-izango-dituzu/@@download/image/1654093971_751080_1654094238_noticia_normal_recorte1.jpg
2022/06/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Mezua ezabatu edo azpian zuzendu ordez, berridazteko aukera izango da laster.
Whatsappeko mezuak bidali ondoren editatu ahal izango dituzu

Hainbat Whatsapp mezu bidali ohi ditugu egunean zehar eta askotan presaka idazten ditugu gainera. Hori dela eta, ohikoa izaten da akatsen bat edo beste agertzea mezuetan. Bada, egindako hanka-sartzeak zuzentzeko aukera izango duzu bidalitako mezuan bertan. 

Funtzio berria mezua zapaldutakoan agertu ohi den azpimenuan azalduko da, "informazioa" eta "kopiatu" aukeren gisan. Duela bost urte ere iragarri zuten berrikuntza hau, baina baztertu egin zuten egun batzuk igaro ondoren. 

Ez dute jakinarazi mezua bidali ondoren editatzeko epe jakinik izango den ala ez. Ziur asko, aldaketaren ondotik, ez da mezuaren aurreko bertsioak ikusteko aukerarik izango, baina garapen prozesuan dagoenez, aurreikuspenak alda ditzake aplikazio ezagunak.

Oraindik garapen lanetan ari direnez, hilabete batzuk igaroko dira segur aski funtzio berri hau gure telefonoetara iritsi aurretik.