WhatsAppeko elkarrizketak Telegramera eramateko aukera ezagutzen duzu?

WhatsAppeko elkarrizketak Telegramera eramateko aukera ezagutzen duzu? Mezu aplikazioetako elkarrizketa guztiak bildu ditzakezu hemendik aurrera Telegramen, iOS mugikorretan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappeko-elkarrizketak-telegramera-eramateko-aukera-ezagutzen-duzu/@@download/image/Telegram_01.jpg
2021/01/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Mezu aplikazioetako elkarrizketa guztiak bildu ditzakezu hemendik aurrera Telegramen, iOS mugikorretan.
WhatsAppeko elkarrizketak Telegramera eramateko aukera ezagutzen duzu?

Azkenaldian mezu aplikazioen gudak eztanda egin du, WhatsAppen pribatutasun arauen eguneratze polemikoaren ondorioz; gauzak horrela, geroz eta erabiltzaile gehiago igaro dira bestelako aplikazioetara, Signal eta Telegram kasu. Tiroi hori probesturik, Telegramek aukera berri bat jarri du martxan; WhatsAppeko edota bestelako mezu aplikazioetako elkarrizketak berera ekartzea. Aukera hau oraingoz soilik iOS mugikorretan aktibatu dute, eta ziur aski laster Android mugikorretara ere zabalduko dute.

Gauzak horrela, aukera berri honekin WhatsApp, Line edota KakaoTalk bezalako aplikazioetako mezuen historiala zuzenean Telegramen irakurri ahal izango da; abantaila honekin, beste pertsonarekin aplikazio horietatik hitz egindakoa eskura izango dugu, bila ibili beharrik gabe. Baina, nola egin daiteke? Adi jarraibideei:

1. Jo elkarrizketa bereganatu nahi duzun WhatsAppeko kontaktu horren profilera.

2. Kontaktuaren informazioan "Txat-a esportatu" aukeratu.

3. Elkarbanatzeko aukeren artean Telegram aukeratu.

4. Telegramen, elkarrizketa esportatu nahi dugun kontaktua aukeratu. Eta listo!