WhatsAppeko audioak hiru abiaduratan entzun ahalko dira

WhatsAppeko audioak hiru abiaduratan entzun ahalko dira Ohiko abiadurarekin batera, 1.5 X eta 2.0 X abiadurak jarriko dituzte, audioak azkarrago entzuteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappeko-audioak-hiru-abiaduratan-entzun-ahalko-dira/@@download/image/1366_2000.jpg
2021/03/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ohiko abiadurarekin batera, 1.5 X eta 2.0 X abiadurak jarriko dituzte, audioak azkarrago entzuteko.
WhatsAppeko audioak hiru abiaduratan entzun ahalko dira

WhatsAppek berritasun garrantzitsua jarriko du martxan; aurki, audioak hiru abiaduratan entzuteko aukera izango dugu. Hala, ohiko abiadurarekin batera, audioak azkarrago entzun ahalko ditugu, 1.5 X eta 2.0 X abiaduratan. Berritasun hau Beta bertsioan probatu dute, eta datozen asteetan WhatsApp guztietara hedatuko dute.

Aukera berri hau martxan jartzen dutenean audioak entzuteko interfazea apur bat ezberdina topatuko dugu; hala, audioa sakatu eta berehala abiadura aukeratzeko botoi urdina agertuko zaigu. Aukera honekin beraz, audio luzeak azkarrago entzuteko aukera izango dugu, denbora gutxiago galduz. Aukera hau dagoeneko existitzen da adibidez Youtubeko bideoetan, eta oso erabilia da bideo luzeak ikusi behar dituzten erabiltzaileen artean.

WhatsAppek audioak mantsoago entzuteko aukera ere garatu du, baina ez dute merkaturatuko, izan ere, nork entzun nahi ditu audioak oraindik ere mantsoago?