Whatsappeko ahots-grabazioak entzun ahalko dituzu bidali baino lehen

Whatsappeko ahots-grabazioak entzun ahalko dituzu bidali baino lehen Audioa ondo grabatzen ari dela eta mezua egokia dela ziurtatzeko moduan izango zara laster. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappeko-ahots-grabazioak-entzun-ahalko-dituzu-bidali-baino-lehen/@@download/image/util-e-interesante-whatsapp-que-hacer-cuando-no-puedes-reproducir-mensajes-voz-n425550-630x349-920403.jpg
2021/09/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Audioa ondo grabatzen ari dela eta mezua egokia dela ziurtatzeko moduan izango zara laster.
Whatsappeko ahots-grabazioak entzun ahalko dituzu bidali baino lehen

Whatsapp mezu trukaketarako aplikazioa aldaketak egiten ari da interfazean azken hilabeteetan eta orain ahots mezuen txanda iritsi da. Audio grabazioen diseinu berria egokitzen ari dira pixkanaka Beta bertsioan eta pare bat berrikuntza ditu. Alde batetik, uhinak agertzen dira grabatzeko garaian eta, hartara, soinua atzeman duela eta ondo grabatzen ari dela ziurta dezake erabiltzaileak. Orain arte grabazioaren iraupena baino ez zuen ipintzen. Beste aldetik, grabazioa eten daiteke eta, horrela, audioa erreproduzitu eta entzuteko aukera ematen du bidali aurretik. Soinu-uhinen lerroari esker, audioaren zati jakin bat entzun daiteke, eta ez mezu osoa, hatza haren gainetik lerratzean. 

Pixkanaka ari da Beta bertsioa berrikuntza hau aktibatzen eta laster, egun edo aste batzuetan, izango dugu guztiok eskura.