WhatsAppek hainbat gailu kontu berean konektatzeko aukera eskainiko du

WhatsAppek hainbat gailu kontu berean konektatzeko aukera eskainiko du Lotutako gailuen aukera berria aurki egongo da martxan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappek-hainbat-gailu-kontu-berean-konektatzeko-aukera-eskainiko-du/@@download/image/GA18P47F1_16710.jpg
2020/08/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lotutako gailuen aukera berria aurki egongo da martxan.
WhatsAppek hainbat gailu kontu berean konektatzeko aukera eskainiko du

Orain arte, telefonoan eta ordenagailuan aldi berean erabili ahal izan dugu WhatsApp, baina badu arazo bat; mugikorrak gertu egon behar du konexioa apurtu ez dadin. Dirudienez, aurki hori ez da beharrezkoa izango; WhatsApp kontu bera hainbat gailutik erabili ahalko da aldi berean, telefonoa urrun egonda ere.

Beta bertsioak aurreratu duenez, lau gailurekin konektatu ahalko gara gure WhatsApp kontura aldi berean, mugikorra gertu izan gabe. Hori bai, lehen konexioa egiteko mugikorra beharko dugu, bertara konexioa baieztatzeko mezua igorriko duelako aplikazioak. 

Oraingoz aukera hau probatzen dabiltza eta ez da guztiz ziurra azkenik argia ikusiko duen edo ez, baina urteak dira aukera honen inguruan hitz egin dela; Facebookek erosi zuen WhatsApp, eta ordutik aplikazioak batzeko formulak aztertzen dabil, Instagram, Facebook eta WhatsApp gauza bera izan daitezen.