WhatsAppa, Poliziarengandik ihesi

WhatsAppa, Poliziarengandik ihesi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsappa-poliziarengandik-ihesi/@@download/image/kingston_1365063511.jpg
2013/04/08
albiste-laburra
Kingston hiriburuan dago Jamaikako Poliziaren egoitza nagusia, eta bertatik kudeatzen dituzte uharte osoko errepideetan ezarritako polizia kontrolak. Hauen helburua arma trafikoari mugak jartzea da, 2009az geroztik %35 igo baita hilketa kopurua herrialdean. Baina jamaikarrek teknologia berriak baliatzen dituzte kontrolei iskin egiteko: Blackberry Messenger eta WhatsApp aplikazioen bidez, agenteak non dauden jakinarazten diete lagunei, eta kontaktu sarean zabalduta, herritarren gehiengora heltzen da mezua. Horregatik, kontrolen kokalekuak etengabe aldatu beharrean dabil Polizia, katua eta sagua bailiran.