WhatsApp iragarkiekin

WhatsApp iragarkiekin Datorren urtean, mezu aplikazioak iragarkiak sartuko ditu... eta albisteak ez du harrera ona izan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsapp-iragarkiekin/@@download/image/whatsapp-publi-1.jpg
2019/05/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Datorren urtean, mezu aplikazioak iragarkiak sartuko ditu... eta albisteak ez du harrera ona izan.
WhatsApp iragarkiekin

Albiste honek ziur aski ez dio inori grazia handirik egingo. WhatsApp mezu plataformak publizitatea izango du, eta datorren urtetik aurrera, mezuak bidaltzen ditugunean iragarkiak ikusiko ditugu. Hasiera batean, app-aren arduradunek zin egin zuten ez zela publizitaterik sekula sartuko, baina Facebookek erosi zuenetik enpresaren politikan denon gustukoak ez diren hainbat aldaketa egin dituzte. 

Hain zuzen, 2014. urtean Jan Koum fundatzaileak argi utzi zuen WhatsAppen iragarkiak sartzea ondorio kaltegarriak ekarriko zituela, baina Zuckerberg-en enpresak entzungor egin die bere aholkuei, eta app-ari zuku ekonomiko guztia ateratzeko prest daude.

Hala, Facebookek WhatsAppen negozio eredua eraldatu du; hasieran, WhatsApp erosi beharreko app zen (ahaztu baduzue ere) eta ondoren doakoa bilakatu zen... baina muga epe batekin. Hemendik gutxira, lehen iragarkiek inbadituko dute mezu elkar trukaketen plataforma erabiliena.