WhatsApp talde batetik abisatu gabe alde egin ahalko duzu laster

WhatsApp talde batetik abisatu gabe alde egin ahalko duzu laster Inor ohartu gabe WhatsApp talde batetik atera ahal izatea laster posible izango da, garatzaileak horretarako lanean ari baitira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsapp-ek-talde-batetik-abisatu-gabe-ateratzen-utziko-du/@@download/image/Normas-grupos-whatsapp.jpg
2022/05/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Inor ohartu gabe WhatsApp talde batetik atera ahal izatea laster posible izango da, garatzaileak horretarako lanean ari baitira.
WhatsApp talde batetik abisatu gabe alde egin ahalko duzu laster

Laster talde batetik ateraz gero ez da ez argitalpenik, ez abisurik azalduko eta, beharbada, ez da inor konturatuko ez zaudenik bertan jada. 

Izan ere, pertsona askok, beharbada zu zeu, egon nahiko ez zenukeen talde askotan zaude, eta bertan jarraitzen duzu, alde egin ez gero mundu guztiak jakingo lukeelako jada ez zaudela. Beraz, askotan talde horiek isilaraztearen aldeko hautua egiten dugu, behintzat jakinarazpenekin gogaitu ez gaitzaten. Laster, ordea, WhatsApp-ek, soilik taldearen kudeatzaileari abisatuko dio talde batetik alde egitea erabakitzen baduzu. Beste taldeko parte-hartzaile guztiek ez dute jakingo taldea utzi duzunik, ezta noiz utzi duzun ere. 

WhatsApp erabiltzaileak, talde bat uzten saiatzean, benetan taldea utzi nahi duen ala ez galdetzen duen mezu bat ikusiko du. Baiezkoa sakatuz gero, taldetik atera ahalko da eta soilik txat horren kudeatzaileak izango du ekintzaren berri. 
Beraz, kudeatzaile horrek beste taldekideei alde egin duzula esaten ez badie behintzat, beste inortxok ez luke jakingo taldea utzi duzunik, ez behintzat norbait bertan zauden ala ez espresuki begiratzen hasten ez bada bederen, eta hala balitz ere, ez luke jakingo zehazki noiz utzi duzun taldea. 

Baina zergatik abisatuko dio kudeatzaileari, baina ez beste guztiei? Bada, WhatsApp-en ustez, kudeatzaileak talde batean gertatzen denaren informazio guztia izan behar duelako, talde horretan zerbait salagarria gertatuko balitz ere. 

Eguneraketa berri hau laster iristea espero da. Bai, azkenik, horrenbeste gogaitzen zaituen talde hori utzi ahal izango duzu!