WhatsApp-ek laster inkesta aukera edukiko du

WhatsApp-ek laster inkesta aukera edukiko du Martxoaren hasieran jakin ahal izan zen WhatsApp aplikazio ezaguna inkestak sortzeko lanean ari zela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsapp-ek-laster-inkesta-aukera-edukiko-du/@@download/image/1366_2000.jpeg
2022/04/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Martxoaren hasieran jakin ahal izan zen WhatsApp aplikazio ezaguna inkestak sortzeko lanean ari zela.
WhatsApp-ek laster inkesta aukera edukiko du

Beta bat jada garapen fasean dago eta honen argazki batzuk ere badaude, zer nolako itxura izango luketen erakutsiz. 

Galdetegi aukeradun inkestak aplikazio ezagunetatik bertatik sortu ahalko dira eta hainbat taldetara bidali. Testua jarri ahalko da galderarekin eta, ondoren, aukera ezberdinak, Instagramen egiten den antzera. Ez dakigu oraindik erantzun kopuru mugatua ote dagoen ala ez, ala erabiltzaileak nahi adina aukera jarri ote ahalko lituzkeen. 

Galdetegiak aproposak izan litezke WhatsApp taldeetan erabakiak hartzerakoan txata mezu infinituz ez betetzeko. Geratzeko leku bat zehazteko edo zein joango den baieztatzeko baliagarria izan liteke, Doodle bat sortzea baino erosoagoa behintzat. 

Behin aukera hautatu eta bozkatu ondoren, gure erabakia taldeko beste guztiekin partekatuko litzateke, nahiz eta WhatsApp-ek ez duen zehaztu zeinek zer bozkatu duen ikusi ahal izango ote den. Hau da oraingoz dakigun guztia. Funtzioa oraindik beta aukeran dago eta ez dago erabilgarri erabiltzaileentzat.